"Alkoholaren kontsumoa Nafarroan” txostena argitaratu da 2026ko azaroan
Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak lan horretan bildu ditu alkoholaren kontsumoari buruz eskura dauden azken datuak, informazioa testuinguruan kokatu du, eta joerak deskribatu ditu

13/11/2026
Azaroaren 15a Alkoholik Gabeko Munduko Eguna izan zen, eta, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) ekimenez, honako hau izan zen aurtengo leloa: “Kontzientziazioa, partaidetza eta zabalkundea”. Egun hori dela eta, Nafarroako alkohol-kontsumoari buruz eskura dauden azken datuak bildu ditu Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak, eta txostena bere webgunean argitaratu du (behatoki hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren parte da).