1. alerta: Altuerako erorikoa, laneko ekipamendu desegokia aukeratzearen ondorioz

2017ko otsaila

Istripua:

  • Mantentze-lanetan ari ziren, zurezko zutoinen gainean paratutako aireko telefonia sareetan.
  • Langilea zutoinaren goiko aldera igo zen zurubia erabilita, tenkagailua kable batetik pasatuz.
  • Zutoina oinetik hautsi zen, barnetik usteldurik zegoelako.
  • Langilea zutoinarekin batean erori zen, inguruko garaieratik, eta zenbait lesio egin.

Arrazoi oinarrizkoak:

  • Zutoinaren oina usteldurik zegoen barnetik.
  • Ekipamenduaren aukeraketa (zurubia) desegokia izan zen eta arrisku handikoa; seguruagoa zen ibilgailuaren gaineko  saskia, araudiak ezartzen duen bezala (1215/1997 ED, uztailaren 18koa).

Zutoin eroria.

Zurubia, istripuan erabili zenaren antzekoa.

Prebentziozko gomendioak:

  • Lana eta erabili beharreko ekipamendua aurretik planifikatu behar dira, langilearen osasuna babestu beharrez.
  • Garaierako lanetan zurubiaren erabilera mugatzea lanerako bestelako ekipamendu seguruagoen erabilera justifikaturik ez dagoenetarako.
  • Langileak uste badu bere segurtasunerako arrisku larri eta berehalakoan dagoela, eskubidea du lan egiteari uko egiteko, eta erabaki horrek ez du inolako zehapenik ekarriko.