Erne: lan-istripua

Lan-istripuak murrizten laguntzeko asmoz, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) hasiera eman die “Erne: lan istripua” izeneko informazio jakinarazpen-sortari. Jarduera hori Nafarroako Lan Osasuneko 2017-2020 Ekintza Planeko Lan Istripuen Programan aurreikusten da.

Helburua: Ohartaraztea (informatzea, sentsibilizatzea, hausnartzea, ikastea eta ekitea) Nafarroan istripuak eragiten dituzten faktoreei buruz, halakoak berriz gerta ez daitezela lortzeko bidean.

Hartzaileak: enpresak, langileak, gizarte eragileak, prebentzio zerbitzuak eta herritarrak oro har

Edukia: Nafarroan gertatutako istripuak, beren ezaugarriengatik (larritasuna, errepikapena, prebentzio-mota eta beste) ezagurataraztea eskatzen dutenak.

Metodologia:

  • Istripuaren arrazoien ikerketa, NOPLOIko Lan Osasunaren Zerbitzuko teknikariek egina.
  • Alerta ahalik eta lasterren osatzea, prebentzio-gomendio egokiekin hornituta.
  • Haren berri ematea enpresaburuen erakundeei, enpresei, sindikatuei, prebentzio-zerbitzuei, langileei eta herritarrei, hedabideen, webgunearen eta bestelako baliabideen bitartez.

16. alerta: Oxido nitrosoko kapsularen leherketa, sukaldeko sifoia kargatzean

15. alerta: Hormigoizko galdara hutsa erortzea dorre-garabitik

14. alerta: Altuerako erorikoa, estalki hauskor batetik behera. Erantzukizuna enpresa titularrarekin partekatua

13. alerta: Istripu hilgarria, obran gertaturiko harrapatze baten ondorioz

12. alerta: Asfixia bidezko istripu hilgarria, minda-putzua erregulatzen duen kutxatila baten barruan

11. alerta: Kontaktu elektrikoa goi tentsioko aireko linearekin, teilatu gaineko lanak egitean

10. alerta: Altuerako erorikoa, estalki hauskor batetik behera

9. alerta: Gurpildun orgak erortzea, kargatzeko plataformak dituzten kamioietatik

8. alerta: Andel bat lehertzea soldadura-lanak egin bitartean

7. alerta: Altuerako erorikoa, solairuarte bateko zurezko zorua haustearen ondorioz

6. alerta: Norbaiten istripua, berari agindu ez zaion lan batean

5. alerta: Fardel metatuen erorketa partziala, eta, gero, eroritakoak berrantolatzerakoan, erorketa erabatekoa

4. alerta: Arku elektrikoak eragindako leherketa 

3. alerta: Altuerako erorikoa, aldamio gurpildun batetik, aldamioa bera ere erori dela

2. alerta: Segurtasun-gailu baliogabetua

1. alerta: Altuerako erorikoa, laneko ekipamendu desegokia aukeratzearen ondorioz