4. alerta: Arku elektrikoak eragindako leherketa 

2017ko ekaina

Istripua:

  • Alerta hau eragin zuen istripua gertatu zen behe-tentsioko armairuetan mantentze elektrikoko lanak egiten ari zirela.
  • Une hartan, langileak tentsiorik gabe ari ziren. Giltza finko baten bidez konexioak berrestutzen ari ziren, eta enbarratua garbitzen. Ustiapenaren beharrak tarteko, instalazioaren zati bat tentsioan zegoen. Istripua izan zuen langileak bazuen horren berri.
  • Arrazoi ezezagunak medio, arku elektriko bat gertatu zen, seguru aski tentsioan zeuden elementuetatik hurbilegi egoteagatik, edo horiek nahi gabe ukitzeagatik.
  • Arku elektrikoa gertatu eta berehala langilearen arropak su hartu zuen. Langileak lesioak jasan zituen aurpegian, besoetan eta bularraldean.

    

Arrazoiak:

  • Deskonexio-prozedura ez zen behar bezala egin. Ez zen langilea babestu tentsioan jarraitzen zuten beste elementu batzuen aurrean.
  • Gainera, istripua izan zuen langileak ez zuen arku elektrikotik norbera babesteko ekipamendu egokirik (arropa, eskularruak eta aurpegirako babesa). Horrek lesioak larriagoak izatea eragin zuen.

Prebentzio-gomendioak:

  • Deskonexio-prozedura egokia egitea, "urrezko bost arauak" aplikatuta (deskonektatzea; birkonexio-posibilitatea ekiditea; tentsiorik ez dagoela egiaztatzea; lurrera konektatu eta zirkuitulaburrean jarri, beharrezkoa bada; eta tentsioan jarraitzen duten beste elementu batzuetatik babestea), jarraikiz Arrisku elektrikoaren aurrean langileak babesteari buruzko ekainaren 8ko 614/2001 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoari.

  • Babes kolektiboa beti norberarenaren aitzin jarri behar bada ere, modu prebentiboan norbera babesteko ekipamendu egokia erabili behar dute arku elektrikoen eraginpean egoteko arriskua duten langile guztiek; honako hau, gutxienez:
  • Pantaila inaktinikoak, arku elektrikoa eragiten dituen erradiazio optikoak iragazten baitituzte. Segurtasun-betaurrekoek ez dute behar beste babesten.
  • Mahuka luzeko arropa, udan ere bai, eta arku elektrikoaren aurkako babes-eskularruak, betiere zenbait faktore kontuan hartuta: instalazioaren potentzia, transformazio zentroenganako hurbiltasuna, etab.

Gomendioak:

    

 

Azken asteetan 3 istripu larri eragin ditu Nafarroan arku elektrikoak.