9. alerta: Gurpildun orgak erortzea, kargatzeko plataformak dituzten kamioietatik
2020ko abendua

Istripua
akinarazpen hau igortzen dugu, azken urteetan era horretako hainbat lan-istripu gertatu direlako. Kasu guztietan, tartean zeuden banaketa-kamioiak, atzeko aldean kargatzeko plataformak zituztenak, bai eta gurpildun orga altuak ere, supermerkatuetarako salgaiz beteak (edo, kasuren batean, ospitaleetarako menuak zituzten erretiluak).
Kamioien kargatzeko plataformek egin zitzaketen jasotzeko, jaisteko eta inklinatzeko mugimenduak, eta gobernatzen ziren aginte finko edo eramangarrien bidez, izan kableatuak edo haririk gabekoak.
Orgak altuak ziren, oinarriari dagokionez, eta bi gurpil finkoren eta beste bi gurpil direkzionalen gainean bermatzen ziren; gurpil horietako batek ere ez zuen balaztarik. Kaiola forma zuten edo, isotermikoek, armairu erabat itxiarena. Pisu desberdina zuten, garraiatutako zamaren arabera; 500 kg-tik gorakoa izan zitekeen.
Ia kasu guztietan, istripuak gertatu ziren banaketa egitean, deskargatzen ari zirela, orgak kontrolik gabe ibili pirritan plataformetan edo kamioia kargatzeko konpartimentuetan barna, eta langileen gainera irauli edo/eta goitik erorita. Kasuren batean, pertsona horiek ikusi zuten orga biraka zebilela, eta geldiarazten saiatu ziren parean jarrita, eta orgak kolpatu edo lurrera bota zituen (zenbait kasutan baita gainera erori ere).
Zergatiak
- Kamioia kargatzeko konpartimentuaren gaina inklinatua zegoen: kamioia aparkatu zuten horizontala ez zen toki batean, izan bide publikoa nahiz establezimenduaren zamalanetarako kaia, eta orgak, edo ez zeudelako kamioiari lotuak, edo mugitu aurretik askatu eta aske utzi zituztelako, kontrolik gabe ibili ziren biraka.
- Kamioia kargatzeko plataformako platera desnibelatua zegoen: botoiekin gehiegi okertu zuten (edo sakagailu okerra sakatu zuten, eragingailu bakoitzaren funtzioa ez zegoelako behar bezala identifikatua aginte-gailuan).
- Orgen gurpilek ez zuten balaztarik, eta, beraz, libreki ibili ziren.
- Kargatzeko plataformako platerak ez zeukan orgak atxikitzeko/geldiarazteko toperik bazterretan. Ez zuen pertsonak ertzetatik ez erortzeko babes-barandarik ere.
- Interferentziak edo koordinaziorik eza egon ziren deskarga elkarrekin egin zutenen artean (batek orgak mugitzen zituen, eta bestea plataformaren agintearekin ari zen).
Prebentziozko gomendioak
|