ELIKADURA

    

Elikadura osasungarria izateak fisikoki, mentalki eta emozionalki ongi egoten laguntzen digu eta bihotzeko gaixotasunak, diabetea, obesitatea hainbat minbizi mota, etab. prebenitzen ditu.

Hainbat elikagai osasungarri konbinatzea gomendatzen da, eta arreta jartzea bakoitzaren gustu eta ohiturei, baita zer eta zer kantitatetan jateari ere.

Hemen informazio zabala dago elikagai eta elikadura osasuntsuari buruz eta hausnartzeko oso lagungarria izaten ahal da bere elikadura moldatzea erabaki duen horrentzat, edo elikadura osasungarriagoaren bidez hobetzen ahal diren osasun arazoak dituen horrentzat.

Hemen elikadurari buruzko informazio laburra dago, eta zer eta nola jan, eta nola prestatu adierazten da bertan, otordu osasungarriagoak egitea sustatzeko.