Bizimoduak

Bizimoduak dira gure bizitzeko era orokorrak: jarduera eta atsedena, elikadura, tabako kontsumoa, gidatzeko modua, norberarekiko harremanak eta besteekikoak, etab.

Oro har, bizimodu osasungarrienak dituzten pertsonek izaten dute osasun mailarik onena. Ez dago bizimodu bakar bat, pertsona guztientzat onena dena. Pertsona bakoitzak erabakitzen ahal du zein aldaketa diren gehien komeni zaizkionak.

Bizimoduan aldaketak egitea ez da erraza, eta faktore askoren menpe egon ohi dira, izan pertsonalak zein gizartekoak (esaterako, presaren kultura, indibidualismoa, lan prekarietatea). Baina, nahiz eta ez dagoen pertsonen esku bakarrik, beti dago hobetzen ahal dugun zerbait.