Elkarrizketa eraginkorra eta errespetuzkoa izateko aholkuak

Mintzatu aurretik:
- Informa zaitez iturri fidagarrietan bapeatzeari eta haren arriskuei buruz.
- Hala behar baduzu, eskatu orientazioa osasun arloko profesionalei.
Bilatu une egokia:
- Baliatu eguneroko egoerak elkarrizketari ekiteko, hala nola norbait bapeatzen ikustea, erakusleiho baten aitzinetik igarotzea edo iragarki bat.
Elkarrizketan zehar:
- Sortu espazio seguru eta konfiantzazko bat.
- Entzun aktiboki, moztu gabe eta epaitu gabe.
- Ez erabili sermoi-tonua; egokitu hizkera haren adinera eta ulermen-mailara.
- Eutsi beti elkarrizketa irekiari, eta malgu jokatu, haurrak hazi ahala.
Jada bapeatu badute badute:
- Ez zaitez haserretu eta ez itzazu zigortu. Entzun haien zergatiak eta emozioak.
- Jakinaraz iezaiezu zu hor zauzkatela eta laguntza eskuragarri dagoela.
- Indartu positiboa dena: baloratu haien zintzotasuna eta anima itzazu erabaki osasungarriak hartzera.
Erantzun informazio argiarekin haien zalantzei
Substantzia adiktiboak eta toxikoak dituelako, osasuna kaltetzen ahal dutenak, bereziki garatzen ari den burmuin batean, zurean, adibidez. Zuretzat hoberena nahi dut, eta, osasun-informazioan ikusi dudanez, bapeatzea erretzea da.
Mendekotasuna sortzen duelako eta eragina izaten ahal duelako ikaskuntzan, kontzentrazioan eta ongizate emozionalean. Gainera, bertze mendekotasun batzuen arriskua haunditzen du.
Ez. Tabako- eta bapeatze-produktu guztiak dira kaltegarriak, bereziki burmuina “eraikitze-prozesuan” duzuen nerabe eta gazteendako.
Garrantzitsuena da horretaz beldurrik gabe solastatzeko aukera izatea. Bada laguntza, nahi duzunean uzteko. Lagun eginen dizut nahi baduzu, nire babes osoa duzu.
Erretzeari utzi nahi badiozu, laguntza bilatzen ahal duzu eta zure osasun-etxean galdetu: https://www.navarra.es/eu/web/centros-y-servicios-de-salud/bilatzailea