Maiatzetik irailera bitartean, baldintza meteorologikoek deserosotasuna edo beroagatiko estres termikoa areagotu dezakete lantokietan, batez ere bero boladako egunetan. Aldi horretan, tenperatura altuko esposizioaren arriskua kontrolatzeko proposatutako prebentzio-neurriak indartu behar dira.


 

Enpresek, beren prebentzio-zerbitzuek aholkatuta, ebaluatu egin behar dute deserosotasun/estres termikoaren arriskua, kontuan hartuta ingurumen-baldintzak (batez ere muturreko tenperaturak), zereginaren ezaugarriak eta beroaren eraginpean egonen diren langileen faktore indibidualak.
Arriskuen ebaluaziotik abiatuta, beharrezko prebentzio-neurri guztiak planifikatu behar dira, beroaren eraginpean egonen diren langileen babesa bermatzeko.
Neurri horiek aplikatuta ezin bada bermatu aire zabalean aritzen diren langileen babesa, zeregin jakin batzuk saihestu egin behar dira fenomeno meteorologiko kaltegarriak gertatzen diren orduetan, eta, are gehiago, lanaldiaren orduak murriztu edo aldatzen ahal dira AEMETek maila laranja edo gorriko alertak igortzen dituenean.


 

Norberak izaten ahal dituen baldintza batzuek, hala nola patologia kroniko batzuek, medikazio jakin bat hartzeak, adinak, haurdunaldiak eta abarrek, eragin dezakete langileak beroarekiko kalteberagoak izatea. Horregatik, galdetu zure prebentzio-zerbitzuko osasun-zaintzako langileei ea, kontu horietakoren bat dela-eta, zure lanpostuak egokitzapen bat behar duen, beroarekiko esposizio-arriskuagatik.
Deserosotasun eta estres termikoa izateko arriskua kontrolatzeko, beharrezkoa da esposiziopean dauden pertsonek enpresak ezarritako prebentzio-neurriak betetzea, eta bereziki garrantzitsuak dira, besteak beste, neurri hauek: aklimatatzea, zeregin astunenak bero gutxien dagoen egun eta orduetan egitea, eta ura edatea, egarririk ez izanda ere.
Aire zabaleko lanetan, enpresak garatutako neurriek ez badute bermatzen langileen babesa, zeregin jakin batzuk saihesten ahalko dituzte langileek fenomeno meteorologiko kaltegarriak gertatzen diren orduetan, eta, are gehiago, lanaldiaren orduak murriztu edo aldatzen ahalko dira AEMETek maila laranja edo gorriko alertak igortzen dituenean.


 

Arriskuen ebaluazioa egiteko, bai eta prebentzio-neurriak planteatzeko ere, honako erreferentzia-iturri hauek kontsulta daitezke:
1. 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena (7. artikulua, “Lantokietako ingurumen-baldintzak” izeneko III. eranskina, eta “Aire zabaleko lanerako ingurumen-baldintzak” xedapen gehigarri bakarra) eta haren Gida teknikoa ("Giro termikoa” izeneko 4. gehigarria), 2015ean Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionalak (INSST) argitaratua.
2. Deserosotasun eta estres termikoa. NOPLOIren gomendioak
3. Tenperatura altuen eranginpean dauden langileen osasuna zaintzeko orientabideak. NOPLOI
4. Giro termikoa. LSOIN.
5. Jardunaldi teknikoa. Klima aldaketa Nafarroan eta horren eragina lan osasunean. 2022ko ekainaren 2an
6. Beste erreferentzia-iturri batzuk.
- Erradiazio ultramorearen indizea (UVI). Nafarroako meteorologia eta klimatologia
- Eraikuntzaren sektorean agertzen ari diren laneko arriskuen ikerketa. LSOINren berrikuspen bibliografikoa. 5. kapitulua. Arrisku naturalen gehikuntza eraikuntzaren alorrean: Eguzki erradiazioa.
- Gida teknikoa, Erradiazio optiko artifizialekin loturiko arriskuen ebaluaziorako eta prebentziorako 486/2010 Errege Dekretukoa, LSOINrena. 7. eranskina. Jatorri naturaleko erradiazio optikoarekiko esposizioa.