SENTITU, ESERI ETA KONTATU
Sentitzen dituzun emozio guztiak dira erabilgarriak. Bai atseginak egiten zaizkizunak (poza, lasaitasuna, maitasuna...) bai atseginak ez direnak (beldurra, haserrea, tristura...), zerbait gertatzen ari dela adierazten baitute.
Sentimendu horiei arreta jartzeak, horiei buruz hitz egiteak eta ulertzeak hobeki sentitzen lagun diezazuke. Horregatik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) herritarrak beren emozioak ezagutzera, identifikatzera, eta partekatzera animatzen ditu.
Familiakoekin hitz egitea, edo lagunekin zure emozioak partekatzea, edo zure burua ezagutzen eta hausnartzen lagunduko dizun liburu bat irakurtzea, zure osasun emozionala hobetzeko lehen urratsak dira. Hurrengo urratsak zure egoeraren eta laguntza profesionala behar izatearen araberakoak izanen dira.
Zer da ongizate emozionala?
- Osasun emozionalak aukera ematen dizu bizitzaren tentsioei aurre egiteko, gaindituta sentitu gabe. Ongizate emozionalak esan nahi du orekan sentitzea, eguneroko plazerez gozatzea, zure inguruko pertsonekin harremanetan egotea...
- Ezongi emozionala, bestalde, zailtasunen aurreko erantzun naturala da. Izan eritasun bat, inguruko norbait hil izatea, norbaitekin haserretu izatea...
- Informazio gehiago nahi izanez gero, Osasun Komunitarioaren Behatokiaren Nafarroako ongizate emozionalaren egoerari buruzko txostenak eta 2022-2024 Ongizate Emozionalaren Programa kontsulta ditzakezu.
Zer esaten digute emozioek?
Emozioek aktibatu egiten gaituzte eta jardutera bultzatzen gaituzte. Denek esaten digute zerbait:
- Maitasuna: bultzatzen gaitu beste batzuengana hurbiltzera, horiekin konfiantza garatzera eta konektatzera.
- Antsietatea: geure burua prestatzen du mehatxuen edo balizko arriskuen aurrean.
- Haserrea: geure burua defendatzen, ezetz esaten eta gure eskubideak defendatzen laguntzen digu.
- Tristura: galera baten aurrean, jarduera murriztera bultzatzen gaitu, galera hori onartu ahal izateko.
- Lasaitasuna: lasaitasun, oreka eta baretasun egoera bat da, gure emozioekin konektatzen laguntzen diguna.
- Alaitasuna: bultzatzen gaitu pertsona gisa haztera, gure buruak garatzera, sormena izatera...
Tristura
Lasaitasuna
Estresa
Haserrea
Maitasuna
Poza
Nola egin aurre emozioei, urratsez urrats
Garrantzitsua da jakitea zer gertatzen zaizun zeure burua zaintzeko eta, horrela, zure emozioei urratsez urrats aurre egiteko:
- Sentitzen dituzun emozioei izena jarri.
- Horiek onartu, epaitu gabe.
- Emozioei aurre egin eta landu, konfiantzazko pertsonekin hitz eginda.
- Ohartu noiz ari zaren zerbaiti gehiegizko garrantzia ematen.
- Identifikatu zer pentsamenduk egiten dizun kalte eta saiatu erlatibizatzen.
- Saihestu ihes egiteko bide azkarrak, epe ertainean arazo larriak sor baititzakete, hala nola toxikoen edo alkoholaren kontsumoa.
- Saiatu arazoa konpontzen.
Liburutegi publikoetako baliabideak
- Nafarroako liburutegi publikoek irakurketa gidak dituzte, zure ongizatea hobetzen laguntzen ahal dizutenak. Galdetu zure liburutegiko langileei.
- Liburutegi Zerbitzuak mailegu proiektu bat eskaintzen die ikastetxeei, kolektiboei, elkarteei eta abarri, haurrentzako eta gazteentzako fikziozko liburu sortak dituena Agenda 2030en helburuei lotuta. Liburu horietan, besteak beste, autoestimua, emozioak, sentimenduak eta gatazken kudeaketa jorratzen dira. Kontsultatu hemen Agenda 2030i lotutako ‘Nahi dugun mundua eraikitzeko liburuak eta liburutegiak´ katalogoa.
- Abarca bilatzailetik ongizate emozionalari buruzko bilduma espezifikoak ere eskura daitezke.
- Liburutegien agendak programatutako jarduera eta tailer guztiak biltzen ditu, horietako batzuk gai honekin lotutakoak.
- Liburutegi publikoek osasun emozionalari buruzko ekimenak ere bultzatzen dituzte hainbat erakunderekin: Yamaguchi; Osasunerako hezi, bizitzarako hezi proiektua, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak programa, irakurketa klubak…
- Webgune hauetan gomendatutako katalogoak dituzu:
Osasuneko baliabideak eta eskubide sozialak
-
Uste baduzu bestelako arreta bat behar duzula, espezializatuagoa, zure osasun zentroan eta oinarrizko gizarte zerbitzuan galde dezakezu.
-
Hauek dira Lehen Mailako Arretan eta Eskubide Sozialetan eskuragarri dauden baliabideak.
-
Deskargatu hemen ongizate emozionalari buruzko gakoen liburuxka
-
Deskargatu liburuxka hurrengo hizkuntzetan:
Frantsesa; Portuguesa; Ingelesa; Bulgariera; Errumaniera; Errusiera; Ucraniera;
Txinera; Arabiera. -
Estresa identifikatzen eta kontrolatzen laguntzeko informazio-materiala ere baduzu.