RECURSOS

Recursos en las bibliotecas públicas

Liburutegi publikoetako baliabideak

  • Nafarroako liburutegi publikoek irakurketa gidak dituzte, zure ongizatea hobetzen laguntzen ahal dizutenak. Galdetu zure liburutegiko langileei.
  • Liburutegi Zerbitzuak mailegu proiektu bat eskaintzen die ikastetxeei, kolektiboei, elkarteei eta abarri, haurrentzako eta gazteentzako fikziozko liburu sortak dituena Agenda 2030en helburuei lotuta. Liburu horietan, besteak beste, autoestimua, emozioak, sentimenduak eta gatazken kudeaketa jorratzen dira. Kontsultatu hemen Agenda 2030i lotutako ‘Nahi dugun mundua eraikitzeko liburuak eta liburutegiak´ katalogoa. 
  • Abarca bilatzailetik ongizate emozionalari buruzko bilduma espezifikoak ere eskura daitezke.
  • Liburutegien agendak programatutako jarduera eta tailer guztiak biltzen ditu, horietako batzuk gai honekin lotutakoak.
  • Liburutegi publikoek osasun emozionalari buruzko ekimenak ere bultzatzen dituzte hainbat erakunderekin: Yamaguchi; Osasunerako hezi, bizitzarako hezi proiektua, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak programairakurketa klubak
  • Webgune hauetan gomendatutako katalogoak dituzu:

Recursos de Salud y Derechos Sociales

Osasuneko baliabideak eta eskubide sozialak