IJITOEN KOMUNITATEA

Nafarroan Gutxiengo Etnikoen Osasuna Sustatzeko Programa 1987an abiatu zen, osasunean
eta gizartean zeuden desberdintasunei erantzuteko eta ijitoen komunitatearen osasun maila
hobetzea xede orokortzat hartuta, desberdintasunak murrizteko.

Osasun Departamentuaren programa hori NOPLOIri esleitu zitzaion; Osasuna Sustatzeko eta
Politika guztietan Txertatzeko Atalari, hain zuzen ere. Hasiera-hasieratik garatu izan da
Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzarekin lankidetzan, baita Gaz Kaló, La Majarí eta La Romaní ijitoen entitateekin ere.

Programa honako hauek osatzen dute: NOPLOIko arduradun batek, 12 osasunaren sustatzaile ijitok eta sustatzaileen koordinakunde batek. Programa hau aitzindaria da estatu mailan, eta biztanleria ijitoaren osasun beharretara moldatu da. Bere estaldura hedatu egin da, eta gaur egun 28 osasun eskualde oinarrizkotan dago presente.

Bizitzako etapa guztietan, txikitatik hasita, ijitoen komunitateak istripu gehiago izaten ditu biztanleriak oro har baino: bai etxean, bai kalean eta bai, batez ere, errepidean.

Istripu gehienak saihestu egin daitezke: erredurak, intoxikazioak, erorikoak, itotzeak edo auto istripuak.

Istripuak saihesten laguntzeko, honako material hau eskaintzen da.

Tabakoa da heriotzaren eta gaixotasunen lehen kausa isolatua, eta saihesten ahal da. Badakigu gizon ijitoen artean tabakoaren kontsumoa handiagoa dela gainontzeko
biztanlerian baino: lehenago hasten dira tabakoa erretzen eta zigarro gehiago erretzen
dituzte.
Erretzeari uztea eta tabako kerik gabeko airea arnastea gomendatzen da. Erretzeari uzten
laguntzeko eta kerik gabeko eremuak sustatzeko, jarraian eskaintzen da informazio
erabilgarria duten materialak.