EKITATEA

Osasun ekitateak argi uzten du taldeen osasun egoeren arteko desberdintasunak ez direla desberdintasun biologikoek eragindakoak, baizik eta gizarte prozesu eta prozesu ekonomikoen ondorio direla, eta arrazoi horiek sortzen eta birsortzen dituztela desberdintasunak osasun zerbitzuetarako sarbidean, zaintzan eta bizimoduan.

Definizio hori, Osasunaren Sustapenaren ikuspegitik, jarduketa publikoen multzo bihurtzen da. Jarduketa horietan komunitateak parte hartzen du, eta xedea da kolektiboek zein norbanakoek beraien osasunari on egiten dioten eta onerako eragiten dioten faktoreak kontrolatu ahal izatea (osasunaren faktore erabakigarriak).

Horrela lortzen da, saihesten ahal diren, bidegabeak diren edo konpontzen ahal diren taldeen arteko desberdintasunak murriztea, izan egoera ekonomiko, soziokultural, demografiko edo geografikoek eragindakoak