Istripuen arrazoiak
Hainbat arrazoik azaltzen dituzte estalki eta teilatuetatik behera gertatzen diren erorikoak Arrazoi horiek ezagutzea ezinbestekoa da, istripu larriak eta, are, hilgarriak saihesteko.


Materialen hauskortasuna. Hainbat teilatu eta estalki fibrozementuz egiten dira. Sabai-leihoak edo sabai aizunak ere izaten dira estalki eta teilatuetan... Material horiek ez dira erresistentzia handikoak, ez dira gai une puntual batzuetan gainean dituzten pisuei eusteko, eta, horrenbestez, aise hausten dira.
Teilatupeko forjatuen egoera txarra. Gisa bereko zerbait gertatzen da teilatupeko forjatuekin: egoera txarrean badaude, aise hautsi daitezke pertsona baten pisuarekin. .
Altueran egin beharreko aldi baterako lanetan aritzeko babes sistemarik eza. Garrantzitsua da enpresek langileen esku laneko ekipamendu egokia jartzea.
Enpresaren gabezia zainketa eta kontrolari dagokienez, lanak egiteko moduaren eta segurtasun-neurrien betetze-mailaren inguruan.
Funtsezkoa da segurtasun-neurri egokiak betetzea teilatu eta estalkietako konponketa-, mantentze- edo eraberritze-lanetan, hartara langileen osasuna bermatzeko.