Estalki hauskorrak

2015 eta 2024 artean, altuerako erorikoen ondorioz gertatutako 129 istripu ikertu ditu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak; guztira, 17 pertsonaren heriotza eta maila desberdineko lesioak eragin dituzte istripu horiek. Heriotza horietako zortzi estalki edo gainazal hauskorretatik erorita gertatu ziren; nabarmen erakusten dute horiek zeinen larria den ezbeharrez nabe zein etxebizitzetako teilatutik edo estalkietatik erortzea.

Denen esku dago halako istripuak saihestea. Funtsezkoa da lana behar bezala planifikatzea eta segurtasun neurri egokiak hartzea. Horri buruz kontzientziatzeko, NOPLOIk  “Ibil zaitez arriskurik gabe” kanpaina kaleratu zuen, eta bat egin zuen LSOINek (Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionala) sustatutako beste beste honekin:  "Trabajos en cubiertas: lo importante es bajar con vida". (esteka: https://www.insst.es/documentacion/campanas/trabajos-en-cubiertas-lo-importante-es-bajar-con-vida/materiales-de-la-campana)

 
 
 
 

 

 
 

Istripuen arrazoiak 

 

Segurtasun-neurriak

 

LSOINen kanpaina

 

Dokumentazio eskuragarria