MATERIALAK
Material lagungarriek informazio teorikoa, ideiak, bizipenak, jardunbide egokien ereduak, fitxak eta bestelako hainbat baliabide eskaintzen dituzte, askotariko esku hartzeak programatu eta egin ahal izateko.
Osasunerako Heziketa da Osasunaren Sustapenerako estrategia funtsezkoetako bat. Nafarroako Osasunerako Heziketarako eskuliburua aurkezten da osasun arloan heziketako esku hartzeak egiteko edukien eta/metodologiaren erreferentzia marko orokor gisa. Profesional soziosanitarioei zuzenduta dago, Oinarrizko Osasun Laguntzakoei, ospitaleetakoei, osasun mentalekoei...
Nafarroan metatutako esperientziaren aurrean, eskuliburu horren (orain arte argitaraturiko azkena) xedea da osasunaren ikuspegi biopsikosozialean oinarritutako edukiak eta metodologia eskaintzea. Horretarako, pedagogia aktiboan erabiltzen diren ikuspegiak erabiltzen ditu, osasun heziketako esku hartzeak egiteko, izan indibidualak zein kolektiboak.
Osasunaren Sustapena beren eraginkortasuna frogatu duten estrategien multzoa da, hainbat ikerketa zientifikok abalatua.
Azken urteotan gai zehatzei buruz eginiko askotariko ikerketez gain, Osasunaren Sustapenerako Nazioarteko Elkarteak, eraginkortasun globalari buruzko ikerketa batean oinarrituta, txosten bat argitaratu zuen. Bitan banatuta zegoen: Ekintzarako gidaliburua izanen zena (bat), eta ebidentziari buruzko txosten zehatza (bi).
Osasunari dagokionez eta autozaintza garatzeari dagokionez pertsonak beraien bizimodua aldatzeko prozesuetan laguntzea funtsezko estrategia da osasuna hobetu dadin. Jarraian, bizimoduak aldatzeko heziketa lanerako material lagungarriak aurkezten dira.
- Bizimoduak. Profesionalentzako protokoloak - Bakarkako kontsultetan erabiltzeko
- Bizimoduak. Osasunaren Sustapena - Ekintza kolektiboak eta komunitarioak
- Bizimoduak. Osasun heziketa - Oinarrizko Osasun Laguntzako esperientziak. Arriskuak eta bizimoduak
- Bizimoduak. Heziketako gidaliburu laburra - Esku hartze indibidual eta taldekakoetako estrategiak
- Erretzeari uzteko laguntza - Taldekako heziketako esku hartzea
- Erretzeari uzteko laguntza - Banakako heziketako esku hartzea
- Estresa - Heziketako esku hartzea
- Mugi zaitez! - Oinarrizko Osasun Laguntzan ariketa fisikoa agintzea
Gaur egun, heriotza eragiten duten gaixotasunen artean, transmititu ezin daitezkeen gaixotasunak dira nagusi, baina gaixotasun kutsakor ugari dago ere, eta osasun mentaleko arazoak gero eta gehiago dira.
Osasun arazoek heziketa beharrak planteatu ohi dituzte, eta, nahiz eta aldagarriak eta askotarikoak izan, oro har honakoen inguruan biltzen dira:
- Diagnostikoa egitea, ezagutza eta gaixotasuna onartzea.
- Autozaintza eta gaixotasunaren kontrola.
Materiales:
- Osasun heziketa II - Oinarrizko Osasun Laguntzako esperientziak. Prozesu kronikoak
- Prozesu kronikoetako autozaintza - Heziketako gidaliburu laburra
- Prozesu kronikoetako autozaintza - Heziketa protokoloa
- Zaindu zaitez kanpaina
Bizitzaren ibilbidean zentratutako ikuspegia izateak epe ertain eta luzera emaitza hobeak izatea bermatzen du, osasun arazo bakoitza modu isolatuan tratatzeak baino.
Bizitzako etapen ezaugarriak hartu behar dira aintzat (haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa), baita etapa horietan agertzen ahal diren krisi espezifikoak ere: eskola, hiri edo lan aldaketak, langabezia, seme-alaben jaiotza eta heziketa, gaixotasun kronikoen agerpena, dolua edo maite ditugun horien galera, tratu txarrak, migrazioa...
- Nafarroako zahartze aktiboaren eta osasungarriaren estrategia - Ekintza plan orokorra
- Etapa zaurgarriak. Osasun heziketa III - Trantsizioak eta bizitzako etapa zaurgarriak
- Helduaroan - Emakumeen osasuna sustatzeko heziketa gidaliburua
- Vivifrail - Osagai anitzeko ariketa fisikoen programa
https://gcsalud.admon-cfnavarra.es/Salud04/SSCC/Utilidades/Tripticos/Paginas/Inicio.aspx - Nafarroako Gobernuaren sare korporatibotik baino ez da sartzen ahal