TABAKOA

Ikastetxeetan debekatuta dago erretzea, eta ikastetxeek, gainera, tabako kontsumoa prebenitzen laguntzen dute. Horretarako, funtsezkoa da irakasleak, langileak, gurasoak eta ikasleak inplikatzea.

Hezkuntza esparruan, ikastetxeetan egiten diren ekintzen eta curriculumean txertatutako jardueren bidez animatzen ahal dira ikasleak tabakoak beraien osasunean, ingurukoenean eta ingurumenean duen eragina balora dezaten, eta bakoitzak bere erabakiak har ditzan.

Hona hemen gai hori ikasgelan lantzeko eskuragarri dauden material batzuk.