Hezkuntza esparrua

Osasunaren Sustapenaren xedea da pertsonen eta komunitateen osasun baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea, eragin pertsonalak, inguru hurbilekoak eta gizartekoak aintzat hartuta. Zerbitzu soziosanitarioak biltzen ditu, baita beste hainbat sektoretako zerbitzuak (hezkuntza, gizartea...) eta gizarteko zein tokiko erakundeak ere.

Ikastetxeek biztanleriako haur eta nerabe ia guztiak hartzen dituzte nahitaezko etapetan, bizimoduak konfiguratzen diren adin tartean, eta horretan esperientzia zabala irabazi dute urteen poderioz. Lanbide Heziketako ikastetxeak, unibertsitateak eta helduen hezkuntzako zentroak ere agertoki garrantzitsuak dira.

Oraindik badago zertan hobetu: curriculumetan osasunerako heziketa sartzea, eskola ingurumena osasungarria izatea, osasun eta gizarte etxeen eta komunitatearen arteko harremanak hobetzea, Osasuna Sustatzen duten Eskolak eta Unibertsitate Osasungarrien proiektuak, etab.

Material hauen xedea da sektore eta esparru horietan egiten den Osasunaren Sustapeneko lana erraztea, eta elkarren artean koordina daitezen eta elkarlanean aritu daitezen sustatzea.