Segurtasun-neurriak

Lanean hasi aurretik, garrantzitsua da:
Bermatzea lan egin behar den gainazalean badela nahikoa erresistentziadun elementurik.
Laneko ekipamendu egokia erabiltzea: aldamioak edo pertsonendako plataforma jasotzaile mugikorrak.
Babes kolektiboko neurriak instalatzea: zaldainak, barandak edo babes-sareak estalkien azpian.
Langilea hornitzea erorikoen aurkako arnes batekin, segurtasun-soka bati lotuta.
Bermatzea erabiliko den ekipamendu guztia egokia dela egin beharreko lanerako, benetan babesa emateko modukoa.
Segurtasun-neurriak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea (prebentzio-baliabidea).