Ba al dakizu…?
Muturreko tenperaturak ingurumenak eragindako arrisku-faktorea dira osasunerako. Tenperatura baxuen ondorioak ez dira izaten tenperatura altuek eragindakoak bezain akutuak edo larriak. Hala ere, ondorio negatiboak sortzen dituzte, eta horiek zaindu eta prebenitu egin behar dira.
Arrisku handieneko taldeak
Hotzarekiko bereziki kalteberak dira:
-
Etxerik ez duten pertsonak
-
Txiroak edo estatus ekonomiko baxua dutenak.
-
Aire zabalean aritzen diren langileak.
-
Adinekoak.
-
Jaioberriak eta bularreko haurrak.
-
Eritasun kronikoak dituzten pertsonak.
GOGOAN IZAN. Adi egon nola dauden zure inguruko pertsona horiek, hotzaren ondorioekiko bereziki zaurgarriak badira.
Hotz-bolada batean norbait kalean gaizki ikusten baduzu, deitu 112ra.
Hotz-bolada batean norbait kalean gaizki ikusten baduzu, deitu 112ra.
Gomendioak
Muturreko hotza osasunerako arriskutsua da, eta zuzenean nahiz zeharka eragin dezake.
Zuzenean:
- Hipotermia eta izozteak sor ditzake, eta horiek garaiz tratatzen ez badira, heriotza eragin dezakete.
- Immunitate-sistema ahultzen du, eta horrek pertsonak infekzioekiko zaurgarriago bihurtzen ditu, batez ere arnas infekzioekiko, hala nola gripearen birusak eta pneumokokoak eragindakoak.
Zeharka:
- Eritasun kronikoak, bereziki bihotzekoak eta arnasketakoak, larriagotu egiten dizkie herritar zaurgarriei.
- Areagotu egiten ditu suteen arriskua, karbono monoxidoaren bidezko intoxikazioak eta izotz-plakak sortzearekin lotutako istripuak.




