Asmaren alarma-sintomak
Zer sintomak adierazten didate asmak okerrera egin duela?
- Egunean bitan baino gehiagotan izaten duzu eztulik, txistu-hotsik edo arnasa-faltarik?
- Esnatzen zara gauaz eztula, txistu-hotsa edo arnasa-falta dela-eta?
- Egunean bitan baino gehiagotan hartu behar izaten duzu arnasa hartzeko edo hobetzeko botika?
- Mugatua duzu zure ohiko jarduera edo ariketa fisikoa?
Zer egin behar duzu?
- Arnasa hobetzeko inhalagailua erabili: 2 inhalazio egin, beharra sentitu ahala, edo 4-6 ordutik behin, eta eskatu hitzordua osasun etxean medikuarekin eta erizainarekin.
- Nahikoa ez bada, joan osasun etxera edo larrialdietara.
- Arnasa falta handia sentitzen baduzu, eta esaldi motzak besterik ezin baduzu esan: LARRIALDIA DA. Deitu 112ra edo joan larrialdietara. Bien bitartean, erreskateko 2 inhalazio egiten jarraitu, 15-20 minuturo.