Eskainitako Lantegiak

PAZIENTEEN ESKOLA

ELIKADURA ETA ARIKETA FISIKOA 2. MOTAKO DIABETESEAN

  • Norentzat da? 2. motako diabetesa duten pertsonentzat.  

  • 4 saio ditu. Lantegiak gai hauek jorratzen ditu: elikadura eta ariketa, dieta orekaturako gakoak, gomendatutako jarduera fisikoa, pisu osasungarria eta pertsona bakoitzak bere burua zaintzeko duen plana.

  • Helburua: pertsona bakoitzaren eritasunera eta egoerara egokitutako elikadura eta ariketa fisiko osasungarriak izateko gaitasunak garatzea.   

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

NOLA ONARTU ERITASUN KRONIKO BAT

  • Norentzat da? Eritasun kronikoak (hala nola infartua, diabetesa, iktusa, giltzurrun-gutxiegitasuna, BGBK, fibromialgia, esklerosi anizkoitza, Parkinson, artritisa...) dituzten pertsonentzat.

  • 4 saio ditu. Lantegiak zenbait gai jorratzen ditu: diagnostikoa nola egin, emozioak nola maneiatu, eritasuna eta haren sintomak nola ezagutu, eta beste pertsona batzuen laguntza nola bilatu.

  • Helburua: eritasunari aurre egiteko eta hura kudeatzeko gaitasun gehiago garatzea.

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

ERITASUN BASKULARREKIN BIZITZEN IKASTEA

  • Norentzat da? Eritasun baskularrak (hala nola infartua edo bularreko angina, iktusa, klaudikazio intermitentea…) dituzten pertsonentzat.

  • 4 saio ditu. Lantegiak zenbait gai jorratzen ditu: eritasunaren ezagutza eta onarpena, nork bere burua zaintzeko faktoreak, nork bere burua zaintzeko neurriak eta plan pertsonal bat egitea. 

  • Helburua: eritasuna ulertzeko eta maneiatzeko eta hobeki zaintzeko gaitasun gehiago garatzea

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

ERRETZEARI UZTEKO LAGUNTZA

  • Norentzat da? Tabakismoa Prebenitzakeo Planaren barneko tailer berria.

  • 2 orduko 5 saio osatzen dute. ​​ Telepresentziala.
  • Helburua: talde-lanaren bidez, tailer telepresentzial honek erretzeari utzi nahi dioten pertsonei laguntza eskaintzen die.

  • Metodologia:  horietan, esperientzia pertsonaletatik abiatuta, erretzeari uzteko prozesuaren alderdiak, tabakoa uzteko laguntzak eta autozainketarako neurriak lantzen dira, baita erre gabe mantentzeko baliabideak eta trebetasunak ere.

Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua