Eskainitako lantegiak
GURASOEN ESKOLA
HAZKUNTZA POSITIBOA: EGUNEROKO JARDUNA ERRAZTEKO GAKOAK
-
Norentzat da? 3-12 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat.
-
4 saio ditu. Lantegiak zenbait gai jorratzen ditu: aita edo ama izateko modua; onarpena, autoestimua, entzutea eta sentimenduak onartzea; autonomia eta komunikazioa; autoritatea, negoziazioa eta erabakiak hartzea.
-
Helburua: seme-alabak zaintzeko eta hezteko baliabideak eta trebetasunak indartzea
-
Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.
Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete