Eskainitako lantegiak

ZAINKETA ESKOLA

MENDEKOTASUNA DUEN PERSONA ETA GEURE BURUA ZAINTZEA

  • Norentzat da? Mendekotasuna duten senitarteko edo hurbilekoak zaintzen dituztenentzat. Bada beste lantegi berariazko bat dementzia duten pertsonak zaintzen dituztenentzat.

  • 4 saio ditu. Lantegiak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona baten zaintzari heltzen dio: harekiko harremana, egoera horren maneiua eta nork bere burua nola zaindu besteak zaintzen dituen bitartean. 

  • Helburua: nork bere burua zaintzeko eta besteak zaintzeko baliabide eta trebetasun gehiago garatzea.

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

DEMENTZIA DUEN PERSONA ETA GEURE BURUA ZAINTZEA

 

  • Norentzat da? Alzheimerra edo beste dementzia bat duten senideak edo hurbileko pertsonak zaintzen ari direnentzat.

  • 4 saio ditu. Dementzia duen pertsona baten zaintza jorratzen du lantegiak: harekiko harremana, narriadura kognitiboaren eta jokabide-sintomen maneiua, eta nork bere burua nola zaindu besteak zaintzen dituen bitartean.

  • Helburua: nork bere burua zaintzeko eta besteak zaintzeko baliabide eta trebetasun gehiago garatzea.

  • Metodologia: lantegian esperientziak partekatzen dira, kasuak aztertzen dira, ariketak planteatzen dira… Gai batzuk talde txikietan jorratzen dira eta beste batzuk talde osoan.

Tailer bat hartu nahi duten gizarte- eta udal-erakundeek honako kanal hauen bidez eska dezakete