Gripearen aurkako kanpaina
1990etik, gripearen aurkako txertaketa kanpainak egiten dira urtero Nafarroan, zenbait biztanle-talderi zuzenduta.
2023-2024 kanpainarako, kontuan izanik gripearen birusaren eta SARS-CoV-2aren artean atzemandako efektu sinergikoa, koinfekzioa gertatuz gero heriotza-arriskua bikoiztu egin daitekeela aintzat hartuta, arreta berezia jarriko da talde ahulenetan gripearen aurkako txertaketa estaldurak handitzeko.
Kanpaina horren barruan, ahalegin berezia egin nahi da honako helburu hauek lortzeko:
-
Gripearen aurkako txertaketaren estaldurak handitzea 60-64 urteko taldean.
-
Estaldura handitzea azken kanpainan gripearen aurkako txertaketa estaldura txikia izan zuten oinarrizko osasun eskualde oinarrizkoetan.
-
Langile sanitarioen eta soziosanitarioen txertaketa estaldurak handitzea, aurreko urteekin alderatuta.
Kanpaina honetarako, berritasun gisa, 6 eta 59 hilabete bitarteko haurrei txertoa jarriko zaie, eta 24 hilabetetik aurrera, sudurretik emango zaie. Txertaketa-aldi arrunta urriaren 16tik aurrera izango da. Ezaugarri berezi gisa, COVID-19aren aurkako txertoaren oroitzapen dosi batekin konbinatuko da 70 urteko eta gehiagoko pertsonen kasuan, eta dosi gehigarri bat izanen da arrisku oso handiko populaziotzat hartzen direnen kasuan.