Nafarroako Osasun arloko Etengabeko Prestakuntzarako Batzordea
Osasun arloko profesionalen etengabeko prestakuntzako jardueren Egiaztapen Sistema estatu mailako egiaztapen-eredu bat da, 1997an sortua, eta gaur egun Osasun Lanbideen Antolamenduari buruzko Legeak eta 1142/2007 Errege Dekretuak arautzen dute. Osasun Sistema Nazionaleko Etengabeko Prestakuntzarako Batzordeak eta autonomia-erkidegoetako 17 egiaztapen-batzordek (autonomia-erkidego bakoitzeko bat) osatzen dute.
Nafarroan, Egiaztapen Organoa Nafarroako Osasun Lanbideen Etengabeko Prestakuntzarako Batzordea da, 368/1998 Foru Dekretuaren bidez sortua eta arautua.
Egiaztapen irizpideak eta prozedurak sistema osorako komunak dira, eta, ondorioz, egiaztapenaren baliozkotasuna Osasun Sistema Nazionalaren jarduera-lurralde osora hedatzen da, prozeduran parte hartzen duen Batzordea edozein dela ere.
Lan partekatuko eremuak-Baimendutako langileak bakarrik
Sare korporatiboaren bidezko sarbidea (intranet)
Urruneko sarbidea (sare korporatibotik kanpo) (saioa hasi beharra dago)