MINBIZIA
Minbiziaren erregistroa 1970ean sortu zen Nafarroan, eta orain arte aktibo egon da. Informazioa biltzen du 1973. urteko intzidentziatik hasita.
Tumoreen erregistroak oso tresna baliotsuak dira minbiziaren egoera eta bilakaera ezagutzeko.
Sortu zenetik, haren helburu nagusia izan da Nafarroan izandako minbizien intzidentzia eta ezaugarri nagusiak aztertzea. Gainera, honako hauek sustatzen eta errazten ditu: ikerketa epidemiologikoa, osasun zerbitzuen beharren plangintza, prebentzio jarduerak eta minbiziari aurre egiteko programen ebaluazioa.
Gako hitzak: erregistroa, minbizia, tumorea
Nafarroan, urtean 400 pertsona ingururi diagnostikatzen zaie biriketako minbizia, eta 300 pertsona hiltzen dira horren ondorioz. Hein handi batean prebenitu daitekeen eritasuna da, kontuan hartzen badugu Espainiako biriketako minbizien %80 baino gehiago tabakoa kontsumitzeak eragiten duela.
Epidemia horrek behera egiten jarraitzea nahi badugu, garrantzitsua da biriketako minbiziaren eta tabako kontsumoaren joerak ezagutzea, egungo eta etorkizuneko ahaleginen oinarri gisa erabiltzeko. Helburu horrekin, Nafarroan azken 4 hamarkadetan izan den biriketako minbiziaren intzidentzia eta heriotza tasa, eta tabako kontsumoa aztertu dira. Biriketako minbiziaren intzidentziari eta heriotza tasari buruzko datuak Minbiziaren Erregistrotik eta Heriotza Tasaren Erregistrotik atera dira, eta tabako kontsumoari buruzko datuak, berriz, 1981-1982 aldiko Hipertentsio Arterialaren Azterketatik eta 2017ko Bizi Baldintzei buruzko Inkesta Sozialetik.
Epealdia: 2018
Gako hitzak: tabakismoa, biriketako minbizia
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia 2018
Informes y publicaciones
- Minbiziaren intzidentziaren zenbatespenak 2023an eta minbiziaren ondoriozko hilkortasunaren estatistikak 2022an Nafarroan
- Minbizia duten pazienteen biziraupena Nafarroan eta konparazioa Espainiarekin
- Minbiziaren intzidentzia nafarroan 2013-2017
- Minbiziaren intzidentzia nafarroan 2008-2012
- Tabakismoa eta biriketako minbizia Nafarroan- 2018ko egoera
- Tabakismoa eta biriketako minbizia - 2018ko egoera (EUSKARAZ)
- Minbiziaren inguruko biziraupena Espainian 2002-2013