Familiaren eta ingurukoen laguntza giltzarri da depresiotik suspertzeko. Zenbaitetan, ulertzen ez den nahasmendua da depresioa, eta familiak gaixotasuna onartuko badu, barneratu ez ezik, modu aktiboan parte hartu behar du tratamenduan.
-
Informazioa bilatuz. Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeki ulertuko da gaixotasuna.
-
Informazioa ulertuz. Horrela gaixotasunaren inguruko galdera askoren erantzuna izanen dugu: zer den, zerk eragiten duen, sintomak, pronostikoa, etab.
-
Egin behar ez denari buruzko jarraibideak jasoz.
-
Ez epaitu edo errurik bota.
-
Ez behartu animatzera.
-
Ez gutxietsi haren gaixotasuna.
-
Ez ordeztu depresioa duen pertsona haren zeregin guztietan.
-
-
Zer egin behar den ikasiz: hari laguntza eman.
-
Gaixotasuna onartzen lagunduz.
-
Tratamenduarekiko atxikimendua sustatuz.
-
Ulerkortasuna eta laguntza eskainiz.
-
Haren lorpen txikiak nabarmenduz.
-
-
Adingabeen egoeran arreta jarriz: seme-alabarik izanez gero, hobe da azalpen ulerterraz eta argiak ematea, aldaketez ohartaraztea eta erru sentimenduak saihestea.
-
Medikuari lagunduz: familiak laguntzen ahal du bere egiturari eta funtzionamenduari buruzko argibideak emanez. Laguntzen ahal du pazientea medikuarekiko hitzorduetara joan dadin eta tratamendua har dezan.
Honako bi egoera hauetan familia garrantzitsua da:-
Ospitaleratu beharra duenean.
-
Suizidio ideien aurrean (egoera horretan hura zaindu eta laguntza bilatu behar da).
-
-
Babesak bilatuz: Familiakoen autozainketa.
-
Aisiarako espazioak eduki.
-
Gaixotasun mentalaren estigmaren aurka borrokatu (ez lotsatu).
-
Laguntza bilatu elkarteetan.
-
-
Familia sostengatuz, haientzako espazioak izan ditzan.
-
Depresioa duen pertsona sostengatzen saiatuz, gauzak egiteko adore emanez, hura distraituz.
-
Solasgai negatiboak saihestuz.
-
Gozo tratatuz, errietarik egin gabe.
-
Egoerak ez behartuz.
-
Gaixotasuna ez estigmatizatuz.
-
Ez epaituz.
-
Familia sostengatuz.