LIBURUTEGI BIRTUALEAN ERREGISTRATZEA

Nola hartu alta - Sartzeko kredentzialak lortzea

Liburutegiaren erabiltzaileek plataforma bakoitzerako erabiltzaile eta pasahitz desberdinak gogoratu beharrik gabe kontratatutako baliabideetara sartu ahal izateko eta sare korporatiboaren kanpoaldetik sartzeko zerbitzu bat da.

Zerbitzuan sartzeko, erabiltzaile-kontu bat sortu behar da honako helbide honetan:https://navarra.csinet.es/usuarios/account/sign-up

 

Instrucciones Acceso remoto

Zuen posta elektronikoko kontua eskatuko du (zuzena dela egiaztatzeko) eta erregistro-inprimaki batera bideratutako lotura bat bidaliko du helbide horretara. Inprimakia bete ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko du erregistratu zaretela baieztatzeko (gaian kontua erregistratuta jarriko du), baina alta eman arte itxaron beharko da (gaian kontua onartuta jarriko du).

Gogoan izan erabiltzailea eta pasahitza pertsonalak eta besterenezinak direla.  Erabiltzaile-kontu bat iruzurrez erabiltzeak kontu hori desgaitzea ekarriko du.

Zerbitzuan alta emateko honako datu hauek eman behar dira: 

  • Erabiltzailea: NANa, zortzi (8) zenbakikoa (0 jarri, behar izanez gero), eta letra larriz, banandu gabe. AIZa, atzerritarren kasuan.

  • Pasahitza: Gutxienez sei (6) karaktereko testu-kate alfanumerikoa.

  • Helbide elektronikoa: Normalean erabiltzen duzun helbide baliodun bat izan behar du (pasahitza galtzen baduzu beharrezkoa izanen baitzaizu). Arazoren bat izanez gero zurekin harremanetan jartzeko bidea izanen da.

Edozein zalantza izan edo argibiderik eskatu nahi izanez gero, honako helbide elektroniko honen bidez jartzen ahal zara gurekin harremanetan: usuarios.cdib@navarra.es