Urteroko laguntza-deialdi bat da, Nafarroako Gobernuak sustatua, finantzaketa publikoa duten medikamentuak erosteko, eta haren helburua da farmakoen kostua ez dadila eragozpena izan baliabide gutxien dituzten pertsonentzat.

Onuradun izan daitezke Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun-txartela duten pertsonek, honako baldintza hauek betetzen dituztenek:

  • Jarduneko pertsonak eta pentsiodunak, urtean 6.000 eurotik beherako errentak dituztenak*. Hemendik aurrera, gehienez ere 2,6 euro ordainduko dituzte hilabetean botika finantzatuetan.
  • Urtean 6.001 eta 18.000 euro arteko errentak dituzten jarduneko pertsonak*. Hemendik aurrera, gehienez ere 8,23 euro ordainduko dituzte hilabetean botika finantzatuetan.

* 2020ko ekitaldiko errenta aitorpenaren arabera.

Epea irekita dagoen hilabeteetan eska daitezke, dagokion deialdiaren oinarri arautzaileek adierazten dutenaren arabera.

INTERNET BIDEZ, bi gune hauetako zeinahiren bidez

AURREZ AURRE

  • zure osasun-etxean edo ohiko kontsultategian
  • Iruñean, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza z.g., 4. solairua - Oliveto kondea eraikina).

  • osasun-txartelaren titularrak edo
  • haren ordezkari batek, ordezkatutako pertsonaren NANa aurkeztuta.

 

  • Laguntza eskaera
  • NAN edo PASAPORTEA
  • Bankuko kontuaren zenbakia.
  • Fakturak aurkeztea beharrezkoa da medikamentuak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean; bestela ez da beharrezkoa.