BETEBEHARRAK

Pertsona orok du bere osasuna zaindu beharra, bere osasunaz arduratu beharra. Osasun administrazioak bere lana eginen du pertsonek beren betebeharrak bete ditzaten preskripzio orokorrei eta osasun neurriei dagokienez, betiere osasunerako arriskuei aurrea hartzearren.

Profesionalen, pazienteen eta ahaideen arteko tratu egokia.

Osasun arloan parte hartzen duten guztien arteko harremanen oinarria elkarrenganako errespetua izanen da Bai pazienteek, bai pazienteei lagun egitera doazenek bai zentro eta zerbitzuetako profesionalek begirunez tratatu behar dute elkar, gizartean onartutako arauei jarraikiz

Instalazioak zaintzea, arauak errespetatzea eta baliabideak zentzuz erabiltzea

Erabiltzaileak honela lagundu behar du:
  
- Instalazioak eta tresnak zainduz, eta haiek arduraz eta behar den bezala erabiliz.
- Zentro bakoitzeko arauak eta ordutegiak errespetatuz.
- Osasun baliabide eta prestazioak egoki erabiliz.

OSO GARRANTZITSUA DA
Ahalik eta lasterren jakinaraztea ezinezkoa dela aldez aurretik programatutako hitzordu edo osasun zerbitzu batera joatea.

Pertsona oro behartua dago: 

  • Gaixotasunen prebentzioan osasun arloko agintariei laguntzera
  • Osasun egoeraz eskatzen zaizkion datuak zintzo eta leialtasunez ematera, bere osasun arretarako edo interes orokorragatik beharrezkoak direnean.
  • Baliabideak behar bezala erabiliz osasun sistemaren iraunkortasuna bermatzen laguntzera.