Hainbat ekintza gauzatuko dira: lantegiak, ikastaroak, mintegiak, foroak, hitzaldiak, jardunaldiak eta topaketak, etab. Nafarroa osoan barrena izaten dira. Plangintza sei hilean behin egiten da, Osasun Eskolak proposatuta eta/edo zenbait erakundek eskatut.

Lantegietan, zenbait alderdi partaide guztiok batera landuko dituzte; beste batzuk, ordea, talde txikitan jorratuko dira. Esperientziak eta kezkak aipatuko dira, argibideak emanen dira, baliabide berekiei eta zailtasunei buruzko gogoetak eginen dira, kasuak aztertuko dira, abileziak praktikan jarriko dira...