Adierazleen fitxak

2021

Faktore soziodemografikoak eta ingurumenekoak

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: 20 urtetik beherako ama duten jaioberriak 

Definizioa:

14-19 urte bitarteko emakume egoiliarren Ugalkortasun Tasa Espezifikoa (UTE), milako hainbestean. Adierazitako lurralde eremurako, 14-19 urte bitarteko emakumeen jaiotzen proportzioa 14-19 urte bitarteko 1.000 emakumekiko.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: 14-19 urte bitarteko ama egoiliarren haurren erregistratutako jaiotzen urteko batezbestekoa, erreferentziako urte anitzeko aldirako

Izendatzailea: Erreferentziako urte anitzeko aldiaren erdiko puntuan dauden 19 urteko emakume egoiliarren guztizko kopurua

Emaitza milako hainbestean adierazten da.

Adierazlea zergatik sartu den:

Nerabeen haurdunaldi gehienak ez daude planifikatuta. Emakume batzuentzat gazteak direnean ama izatea beren bizitzan inflexio-puntu positibo bat izan daitekeen arren, nerabe gehienentzat haurra haztea oso zaila izaten da, eta sarritan, emaitzak txarrak izaten dira ama edo aita nerabearentzat, osasun emozionalari eta ongizateari dagokionez, bai eta adin txikikoarentzat ere, haurraren osasunari dagokionez.

Oso gazterik ama izaten diren emakumeek aukera gutxiago izaten dituzte sozialki eta ekonomikoki hobetzeko; batik bat, ez delako ohikoa ama gazteek ikasten jarraitzea, eta lan egin behar badute, bereziki zaila izaten delako familiako eta laneko erantzukizunak konbinatzea.

Ama nerabeen seme-alabek epe luzera pobrezian bizitzeko arrisku handiagoa dute, eta portaera-arazoak izateko joera handiagoa dute.

Emakume baten bizitzan, oso gazterik haurra izatea prebenitzea neurri garrantzitsua da, amaren osasuna hobetzeko eta haur-hilkortasuna murrizteko.

Datuen iturria:

Populazioaren Mugimendu Naturala eta Biztanleen Errolda (EIN, Nastat-ek emandako datuak)

Urtea: 2017-2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa  

Oharrak:

20 urtetik beherako amen jaiotzen zifretan egonkortasun eta fidagarritasun handiagoa bilatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzean, adierazlea kalkulatzeko, erreferentziako batez besteko populazioarekiko (2018/1/1ean) urte anitzeko aldi bateko (2017-2019) jaiotzen batezbestekoa erabiltzen da.

Emakumeen populazioa 14 urtetan hasten da, erregistratutako lehen jaiotzak adin horri dagozkiolako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: DBHko graduatu-titulurik gabeko 18tik 24 urtera arteko gazteak

Definizioa:

Gehieneko ikasketa-maila Bigarren Hezkuntzako lehen etapa duten 18tik 24 urtera arteko pertsonen ehunekoa (2014ko CNEDeko 01, 02, 12 eta 31 kodeak); hau da, DBHko graduatu-titulurik edo baliokiderik ez dutenak.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa osatu ez duten 18 urtetik 24ra arteko pertsonak

Izendatzailea: 18 urtetik 24ra arteko pertsonak

Adierazlea zergatik sartu den:

Lortutako gehieneko ikasketa-maila etorkizuneko morbilitatearen eta heriotza-tasaren adierazle ona da; izan ere, ikasketa-maila baxuagoak dituzten pertsonek osasun-emaitza txikiagoak dituzte, bai eta goi-mailako ikasketak dituztenek baino bizimodu eta portaera ez hain osasungarriak ere. Gainera, gizarte-bazterketaren arriskua murrizten duen babes-faktore bat da.

Hezkuntza eta prestakuntza behar baino lehen ez uztea helburu bat da. Uzteak ondorioak eta kostuak ditu banakoen eta gizartearen gainean, lan-merkatuaren ikuspegitik eta ongizate orokorraren ikuspegitik. Gazteen ingurune sozioekonomikoa funtsezkoa da uzteari dagokionez.

Datuen iturria: SIPNa (Nastat)

Urtea: 2016

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa 

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Langabezia-tasa

Definizioa: Langabeen ehunekoa biztanleria aktiboarekiko (okupatuak eta langabeak).

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Langabeak; hots, erreferentziako astean lanik gabe, lanerako prest eta enplegua aktiboki bilatzen aritu diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak; lana aurkitu dutenak eta lanean hasteko zain daudenak ere langabeak dira, betiere lehenengo bi baldintzak betetzen badituzte.

Izendatzailea: Biztanleria aktiboa; hots, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan bat ekartzen duten 16 urteko edo gehiagoko pertsonak (biztanleria okupatua), eta une horretan lanik ez dutenak, bila ari direnak eta lanean hasteko prest daudenak (biztanleria langabea).

Adierazlea zergatik sartu den:

Langabezia gaixotasun- eta hilkortasun-arrisku handiagoarekin lotzen da.

Lanari esker, gure beharrak asetzea eta gure nortasuna eta identitatea berrestea lortzen dugu, bai banaka bai sozialki eta kolektiboki. Langabeziak osasunean eragiten dituen kalteak ezegonkortasun emozionaletik kalte psikologikoko faseak agertzerainokoak dira. Langabeak gehiago gaixotzen dira eta arazo psikologiko gehiago izaten dituzte. Gainera, haien portaerak edo bizimoduak ez dira hain osasungarriak izaten eta beren bizi-kalitatea okertu egiten da.

Datuen iturria: Biztanleria Aktiboaren gaineko Udal Estatistika (Nastat)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

Oharrak:

Nafarroako Estatistika Erakundeak (Nastat) tasa horren estimazioa argitaratzen du Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzeko. Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) hartzen du abiapuntutzat, eta eremu txikietan estimazioak egiteko metodoak erabiltzen ditu, administrazio-erregistroen informazio lagungarria baliatuz. Informazioak urteko lau hiruhilekoetako langabeziaren urteko batezbestekoa adierazten du.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Muturreko pobreziaren arriskuaren tasa

Definizioa:

Muturreko pobreziaren atalasetik beherako errenta baliokide osoa daukaten etxeetan bizi diren pertsonen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bizikideen errentaren muturreko pobreziaren atalasetik beherakoa duten etxeetan bizi diren pertsonak.

Izendatzailea: Biztanleria guztira

Adierazlea zergatik sartu den:

Pobrezia eta osasun kaxkarra elkarrekin lotuta dauden fenomenoak dira. Elkarte horrek bi zentzuetan funtzionatzen duen kausalitate-erlazio bat islatzen du: pobreziak osasun kaxkarra eragiten du eta osasun kaxkarrak pobreziatik ateratzea zailtzen du.

Diru-sarreren neurketak norbanakoek edo familiek oinarrizko beharrak (elikagaiak, arropa eta mediku-arreta) eskura dituzten finantza-baliabideak aztertzeko aukera ematen du, haien ongizateari eusteko edo hobetzeko.

Datuen iturria: Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika (Nastat)

Urtea: 2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa  

Oharrak:

Muturreko pobreziaren atalasea kontsumo unitateko urteko diru-sarreren medianaren %30ean finkatzen da, pertsonen banaketa kontuan hartuta. Kontsumo unitate bakoitzeko diru-sarrerak, etxeko diru-sarrera guztiak zati bertako kontsumo unitateen kopurua eginez lortzen dira.

Neurri erlatiboa denez, errenta biztanleriaren artean banatzeko moduaren araberakoa da, eta diru-sarreren mediana handitzen edo txikitzen denean, balioak ere joera bera izaten du.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Bakarrik bizi diren 80 urteko edo gehiagoko pertsonen etxeak 

Definizioa:

Bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, haien familia-etxebizitza nagusia haiek soilik osatutako ohiko bizitokia izanik.Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bakarrik bizi diren 80 urteko eta gehiagoko pertsonak

Izendatzailea: 80 urteko eta gehiagoko egoiliarrak familia-etxebizitzetan

Adierazlea zergatik sartu den:

Luzaroago bizitzeak, indibidualizazio-prozesuek eta familia-forma berriek, besteak beste, bakarrik bizi diren pertsona gehiago egotea eragin dute. 80 urteko eta gehiagoko pertsonak sartzen dira, adin horretatik aurrera haien mendekotasuna handitzen hasteko delako.

Datuen iturria: SIPNa (Nastat)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa; Sexua  

Oharrak:

Sexuaren araberako analisia garrantzitsua da, zahartzaroaren feminizazioa deskribatzeko. Feminizazio hori ez dagokio soilik adineko emakumeen kopurua handiagoa izateari. Izan ere, familiako adinekoak zaintzeko ardura hartzen dutenak ere emakumeak izaten dira sarritan.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Baso-azalera 

Definizioa:

Baso-azaleraren ehunekoa osasun eskualde oinarrizkoaren guztizko azalerarekiko.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Baso-azalera

Izendatzailea: Osasun eskualde oinarrizkoaren guztizko azalera

Adierazlea zergatik sartu den:

Ingurumena osasunaren faktore erabakigarrietako bat da. Bizilekutik hurbil baso-azalera handiagoa izateak baditu eraginak airearen kalitateari dagokionez, bai eta naturan ariketa fisikoa eta taldeko jarduerak egiteari dagokionez ere.

Datuen iturria:

SIGPAC, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa 

Oharrak:

Baso-azalera baso moduan katalogatutako SIGPCen poligonoen batukari gisa kalkulatzen da (taldea = 'FO').

Betetze-eguna: 2021/10/1

Bizimoduak

Taldea: BIZIMODUAK
   
Adierazlearen izena: Amagandiko edoskitze esklusiboa 6 hilabete betetzean

Definizioa:

Jaio direnetik 170-190 egun artean edoskitze esklusiboa dutela aitortutako haurren ehunekoa (bizitzako lehen 6 hilabeteak).

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Elikadura-iturri bakartzat amaren esnea duten haurrak (pediatrarenean egindako bisitetan hala aitortuta, jaio direnetik 170-190 egun arte).
  • Izendatzailea: Behar baino 183 egun lehenago jaiotako haurrak, azterketa-aldian bisita bat eginak (jaio direnetik 170-190 egunera).

Adierazlea zergatik sartu den:

Bizitzako lehen urteetako elikadura-praktikek nutrizio-egoerari eta biziraupenari eragiten diote zuzenean. Haurren biziraupena hobetzeko, esku-hartze eraginkorrena amaren edoskitze esklusiboa da. Edoskitzea funtsezkoa da haurraren nutrizioa, osasuna eta garapena hobetzeko.

Etapa horretan, gaixotasunak murrizteko, amagandiko edoskitzea onuragarria da haurraren eta amaren osasunerako, eta kostuak aurrezten dira, jaioberrien infekzioengatiko ospitaleratzeen kopurua murriztu egiten delako. Amaren esnea elikagai ezin hobea da bizitzako lehen etapetan.

Nabarmena da amaren esnearekin elikatu direnek urdail-hesteetako infekzioen eta arnas-infekzioen maila baxuagoak izaten dituztela. Azterketek erakutsi dute amagandiko edoskitzea haur-obesitatearen maila baxuagoekin lotzen dela.

Amarentzat dituen onuren artean, hauek ageri dira: haurdun geratu aurretiko pisura lehenago itzultzea, eta, seguruenik, bularreko minbizia eta obulutegiko minbizia izateko arrisku txikiagoa izatea.

Datuen iturria: Oinarrizko Osasun Laguntza

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

Betetze eguna: 2021/10/1

Taldea: BIZIMODUAK
   
Adierazlearen izena: Frutak eta barazkiak egunero kontsumitzea

Definizioa: Egunero frutak eta berdurak, entsaladak edo barazkiak jaten dituen biztanleria.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: 15 urteko edo gehiagoko pertsonak, egunero frutak, berdurak, entsaladak edo barazkiak jaten dituztela diotenak.

Izendatzailea: Inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonak.

Adierazlea zergatik sartu den:

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Nazio Batuen Erakundeko Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) frutak eta barazkiak egunero jatea gomendatzen dute (OME eta FAO, 2005).

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2020 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua  

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.    

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: BIZIMODUAK
   
Adierazlearen izena: Sedentarismoa

Definizioa: 15 urteko edo gehiagoko pertsona sedentarioen ehuneko egokitua.

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: “Ez dut ariketarik egiten” dioten 15 urteko edo gehiagoko pertsonak.
  • Izendatzailea: Galderari erantzun dioten 15 urteko eta gehiagoko pertsonak.

Adierazlea zergatik sartu den:

Sedentarismoak eragin negatiboa izan dezake adin guztietako pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean, eta gazteengan arazo bereziki garrantzitsua da, etorkizunerako ohitura bihurtu daitekeelako. Sedentarismoaren konfigurazio arriskutsuena sortzen da ez denean inolako ariketa fisikorik egiten ez lanean (edo dagokion egunerokotasunean) ez aisialdian.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2020 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua  

Oharrak:

Sedentarismoak ISeta BB2020ko 46. galderari “ez dut ariketarik egiten” erantzuten diotenak identifikatzen ditu: “Ondorengo aukeretatik zeinek islatzen du hobekien zer maiztasunez egiten duzun jarduera fisikoa?” Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.    

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: BIZIMODUAK
   
Adierazlearen izena: 100 gramo alkohol baino gehiago kontsumitzea astean

Definizioa:

Astean 100 gramo alkohol baino gehiago kontsumitzen duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen ehuneko egokitua.

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Aste arrunt batean 100 gramo alkohol baino gehiago kontsumitzen dutela dioten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonak.

Adierazlea zergatik sartu den:

Astean 100 gramo alkohol baino gehiago kontsumitzea bizi-itxaropenaren murrizketarekin eta beste ondorio batzuekin lotu izan da (Angela M. Wood et al. Risk thresholds for consumption: combined analysis of individual-participant data for 599912 current drinkers in 83 prospective studies. Lancet 2018; 391: 1513-23).

Datuen iturria: Nafarroako 2017ko Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2017

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.

Oharrak:

Aste arrunt bateko alkohol-kontsumoaren zenbaketa, asteko egun bakoitzean kontsumitutako edariak Edari Unitate Estandar (EUE) bihurtuta, edari motaren arabera.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: BIZIMODUAK
   
Adierazlearen izena: Tabakoaren eguneroko kontsumoa

Definizioa:

Tabakoa egunero kontsumitzen duten 15 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, zenbat kontsumitzen duten kontuan hartu gabe. 

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Elkarrizketa egiteko unean, egunero erretzen dutela dioten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Galderari erantzun dioten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonak (erretzaileak eta ez-erretzaileak).

Adierazlea zergatik sartu den:

Tabakismoa garaiz aurreko gaixotasun- eta hilkortasun-kausa saihesgarri garrantzitsuenetako bat da. Tabakoaren ohiko kontsumoa osasun indibidual zein kolektiborako ohitura kaltegarriena da (pertsona ez-erretzaileak tabakoren kearen eraginpean jartzean), eta patologia ugari eragiten ditu.

Osasunerako arrisku-faktore aldagarria denez, ohiko erretzaileak direnen nagusitasunari buruzko datuak erregularki biltzeak tabakismoa murrizteko politiken eragina gainbegiratzen eta modu eraginkorrean ebaluatzen laguntzen du.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2020 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.
 

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Morbilitatea

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Ongizate orokor eskasa

Definizioa:

Osasunaren Mundu Erakundearen "World Health Organization (WHO)-Five Well-being Index (WHO-5)” zerrendaren arabera ongizate orokor eskasa duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa. 

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Ongizate orokor eskasa duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Zerrenda osatzen duten galderei erantzun dieten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Osasun mentala pertsonen bizi-kalitatearen baldintzatzaile garrantzitsu bat da. Azken boladan, gero eta arreta handiagoa jartzen zaio, pandemiak biztanlerian maila guztietan izan dituen eraginak aztertzeko eta arintzeko beharrak areagotuta.

Osasun mentala ardatz estrategiko moduan dago sartuta 2014-2020ko Osasun Planean.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (NASTAT), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2017

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.
  
Oharrak:

WHO-5 adierazlea pertsonek lortutako puntuazioak batuz eraikitzen da, 5 itemi emandako erantzunen arabera. Item bakoitza 6 mailako Likert eskala baten arabera erantzuten da: "inoiz ere ez"-etik (0 puntu) hasita "uneoro" (5 puntu) arte. Adierazlea 0tik 25 puntura artekoa izaten da, eta puntuazio handienak ongizate handiena adierazten du. Kontuan hartutako itemak honako hauek dira:

- Alai eta umore onez egon da

- Lasai eta erlaxatuta egon da

- Aktibo eta energiaz beteta sentitu da

- Fresko eta atseden hartuta esnatu da

- Bere bizitza interesatzen zaizkion gauzaz bete da

13 puntutik beherako puntuazioa ongizate orokor eskastzat hartzen da, eta beheraldiarekin lotzen da.

Erreferentzia: Lucas-Carrasco, Ramona, Reliability and validity of the Spanish version of the World Health Organization-Five Well-Being Index in elderly, Psychiatry and Clin. Neurosci. 2012; 66: 508-513.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1
 

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Gehiegizko pisua 15 urteko eta hortik gorako biztalerian

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen estandarren arabera (GMI 25 edo handiagoa), pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea) duten 15 urteko edo gehiagoko pertsonen ehunekoa. 

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Pisu handiegia duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Pisuari eta garaierari buruzko galderei erantzun dieten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Garrantzitsua da ulertzea 15 urteko eta gehiagoko pertsonen pisu handiegia biztanleriaren osasun-egoeraren baldintzatzaile bat dela, bizitzako etapetan egoera horrekin lotutako komorbilitateak kontuan hartuta. Osasunaren sustapenak elikadura osasungarriarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako tresna ugari eskaintzen ditu, pisu handiegiarekin lotutako egoerak saihesteko eta hobetzeko.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2017

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA

Adierazlearen izena: 6tik 9 urtera arteko haurren pisu handiegia

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen pisuen eta neurrien araberako Haurren hazkunde patroien arabera, pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea, desbideratze tipiko bat baino gehiago medianaren gainetik) duten 6-9 urteko haurren biztanleriaren ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta pisu handiegia duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Nafarroan bizi diren eta pisuen eta neurrien informazioa duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Azken hamarkadan, zenbait ekimen jarri dira abian Nafarroan, obesitatea murrizteko; eta beraz, haurren pisu handiegiari aurre egiteko: hazkundea ebaluatzeko MOEren taula berriak sartzea, Fruten eta barazkien programa ikastetxean edo Osasuna sustatzeko eskolak. Gehiegizko pisua eta obesitatea zaintzea erabakigarria da adin txikikoen pisu handiegia murrizteko politiken arrakasta ebaluatzeko.

Datuen iturria: Lehen mailako arreta, NOPLOI

Urtea: 2017-2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:

Pisu handiegia, 2017ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra arte egindako azken neurketa baliagarriaren gainetan kalkulatua.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako adinen arabera egindako moldaketa.

Kalkulatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko hauek elkartu dira: Erriberri-Zarrakaztelu; Viana-Los Arcos; Agoitz-Auritz; Zangoza-Izaba-Zaraitzu; Zizur-Etxabakoitz; Antzin-Ameskoabarrena-Villatuerta.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: 2. motako diabetesa diagnostikatutakoen prebalentzia

Definizioa: Nafarroan bizi diren eta 2. motako diabetesa diagnostikatuta duten 20 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa (CIAP2ko T90 kodea).

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta 2020/12/31n 2. motako diabetesa diagnostikatuta zuten pertsonak.
  • Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.

Adierazlea zergatik sartu den:

Nafarroan, RIVANAren (Arrisku baskularrari buruzko ikerketa) arabera, 35 urtetik 84 urtera arteko gizonen %11k eta emakumeen %6,4k diabetes mellitus izenekoa dute. Diabetesaren prebalentzia adinaren arabera handitzen da bi sexuetan; hala ere, gizonezkoetan handiagoa da adin guztietan.

Gainera, gizonen %16k eta emakumeen %8k gluzemiak dituzte, 110 eta 125 mg/dl artekoak. Nafarroan, 40.000 pertsonak baino gehiagok 2. motako diabetesa dute diagnostikatuta, lehen mailako arretako historia klinikoko datuen arabera. Diabetesa lehentasunezko gaixotasunetako bat da paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta integratua emateko Nafarroako Estrategian.

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten 65 urteko eta gehiagoko pazienteak

Definizioa: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten eta Nafarroan bizi diren pazienteen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Kronikoen Estrategian 2020/12/31n lehenetsitako 3 patologia edo gehiago zituzten eta Nafarroan bizi diren 65 urteko eta gehiagoko pertsonak.
  • Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.

Adierazlea zergatik sartu den:

Gaur egun, gaixotasun kronikoak gero eta presenteago daude. Lehen mailako arretako kontsulten %70 inguru eta ospitaleratzeen %60 horiekin lotuta daude. Bizi-itxaropena handitzeak eta bizimodu berriek hazkunde hori errazten dute, eta eraginak osasun-sistemara iristen dira. Bereziki, arreta jarri behar zaie adineko pertsonei eta haien zaintza-beharrei.

“Paziente kronikoen eta pluripatologikoen arreta integratuko Nafarroako estrategiak” lehenetsitako prozesu gisa hauek definitzen ditu: paziente pluripatologikoak, dementzia, BGBK, diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna, kardiopatia iskemikoa, eskizofrenia, bihotz-biriketako pazientea, istripu zerebrobaskularra, giltzurruneko gutxiegitasuna, parkinsona, asma eta depresio-nahasmendu errepikakorra. 

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak: 

Estrategiari buruzko informazio gehiago 

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Antsiolitikoen eta antidepresiboen kontsumoa

Definizioa: Sistema Navarro de Salud-Osasunbidearen barruan, azken urtean gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan, azken urtean (2020/1/1tik 2020/12/31ra arte) gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.
  • Izendatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2020/12/31n zeuden pertsonak.

Adierazlea zergatik sartu den:

Farmako horiek komunitate baten ongizatearen/ondoezaren mailaren informazio-adierazle gisa aukeratu dira. Zeharka ere neurtzen du; izan ere, sintomak abiapuntu hartuta neurtzen du, komunitateko bizimoduak ondoez psikologikoari aurre egiteko balio duen neurtzen du, eta bereziki, ondoez horren tratamendu medikutik babesteko balio duen. Estres-, depresio- edo antsietate-arazoak dituen biztanleriaren zati garrantzitsu batek osasun-sistemara jotzen duela eta preskripzio bat lortzen duela onartzen dugu.

Datuen iturria: Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistema eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:
Zenbaketan sartutako sendagaiek ATK kode hauek dituzte:

  • N05B  ANTSIOLITIKOAK
  • N05C HIPNOTIKOAK ETA LASAIGARRIAK
  • N06A  ANTIDEPRESIBOAK

Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistemak datuak LAMIAtik eta paperean egindako errezeten fakturaziotik lortzen ditu, eta hilero eguneratzen da.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako bost urteko taldeko adinen arabera egindako moldaketa.

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Osasun sistema

Taldea: OSASUN SISTEMA   

Adierazlearen izena: HbA1c-ren neurketa duten diabetikoak     

Definizioa: 2. motako diabetes mellitus (DM II – CIAP2 kodea: T90) duten 14 urte baino gehiagoko biztanleriaren ehunekoa, azken urtean hemoglobina glikosilatuaren neurketa (HbA1c) egin duena.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: DM2 (CIAP2 kodea: T90) izan duten eta azken urtean HbA1c-ren neurketa egin zaien 14 urtetik gorako pazienteen kopurua (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte). 
  • Izendatzailea: Azken urtean DM2 izan duten 14 urtetik gorako pazienteen kopurua (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte).

Adierazlea zergatik sartu den:

Paziente horien jarraipen egokia egitera bideratutako adierazlea. 2. mota aukeratzen da, biztanleriaren datu-base bat dagoelako, eta uste delako prozesu horren kontrol egokia erabakigarria izan daitekeela gaixotasuna pronostikatzeko eta biztanlerian izanen dituen ondorioetarako. Hemoglobina glikosilatuaren mailak diabetesaren ekintza patogenoaren jarduera mikro eta makrobaskularraren ebaluatzaile onenak direla uste da. Kontrol egokia zehazteko, adina eta diabetesaren bilakaera-urteak hartu beharko lirateke kontuan, eta adierazle hori hurbilketa orokor bat da.

Datuen iturria: Oinarrizko Osasun Laguntza

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

Oharrak:

Osasun Eskualde Oinarrizkoen arabera bereiztean, dagokion Eskualde Oinarrizkoko Lehen arretako pazienteak hartzen dira kontuan, paziente desplazatuak barne hartuta.

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: OSASUN SISTEMA
   
Adierazlearen izena: Tentsio Arterialaren (TA) neurketa duten pertsona hipertentsoak.

Definizioa:

Hipertentsioa (HTA) izaten duten eta historia klinikoan azken urtean gutxienez TAren neurketa bat duten 14 urtetik gorako biztanleen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Hipertentsioa duten eta azken urtean (2020/1/1tik 2020/12/31ra arte) tentsio arterialaren neurketak egin zaizkien 14 urtetik gorako pertsonak.
  • Izendatzailea: Hipertentsioa duten 14 urtetik gorako biztanleak (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte).

Adierazlea zergatik sartu den:

Gaixotasun baskularrak oso prebalenteak dira, eta morbilitate eta hilkortasun handia dute; horregatik, garrantzitsua da hipertentsioa diagnostikatuta duten pazienteen tentsio arteriala neurtzea, ezarritako mugen barruan egon dadin.

Arrisku baskularreko arrisku-faktoreetan jardunez, gaixotasun horien morbilitatea eta hilkortasuna murriztu daiteke.

Datuen iturria: Oinarrizko Osasun Laguntza

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

Oharrak:

Arrisku kardiobaskularraren faktore hori, kolesterolarekin, tabakoarekin eta ariketarekin batera, oinarrizkotzat jotzen da jarduera prebentiboen erregistrorako, Prebentzio jarduerak egiteko eta osasuna sustatzeko programaren arabera (PAPPS 2014):

  • TA kontrolatutzat hartzeko, 2 urtetik behin neurtu behar da eta <140/90 izan behar du 60-65 urte baino gutxiago biztanlerian. Adin horretatik gorakoetan, kontrol-helburuak TA <150/90 izan behar du.
  • Tabakoari dagokionez: 10 urtetik aurrera, osasun-profesionalak pertsona guztiei galdetu behar die, 2 urtetik behin, erretzeko ohiturarik baduten, ez bada 25 urtetik gorakoa dela eta bere historia klinikoan “ez-erretzaile” gisa agertzen dela (A motako gomendioa).
  • Kolesterola kontrolatutzat jotzeko, zifrak 200etik beherakoa izan behar du eta 4 urtetik behin neurtu behar da biztanleria osasuntsuan.

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze eguna: 2021/10/1

Aurreko urteetako adierazleen fitxak

Adierazleen fitxen lotura