Intsektuen ziztadak

Picaduras de insectos    

Zomorroen ausiki edo ziztadek erreakzio bat pizten dute gure gorputzean, sartzen duten pozoiak eragina. Sintoma hauek sentitzen dira ziztatutako aldean: hantura, gorritzea, mina eta beroa.

  • Ez egin hazka. Hazka egiteak infekzio-arriskua areagotzen du.
  • Ziztada edo ausikia erleak egina bada, begiratu eztena azalean gelditu den. Hor bada, igurtziz kendu, ez estutuz edo pintzekin. Garbitu eremua urarekin eta xaboiarekin, eta eman beroa.
  • Dipteroen hozkada bada (eltxoak, ezparak), urez eta xaboiz garbitu, eta hotza jarri hantura eta azkura arintzeko

Erleen ziztada edo ausiki asko baldin baduzu, edo begietatik edo ahotik hurbil badaude, edo oso gaizki bazaude, edo sintomak pasatzen ez badira.

Pertsona alergikoek askoz ere erreakzio larriagoa pairatu dezakete: arnasa hartzeko zailtasuna, arnasa txistukaria, eta aurpegia, betazalak, belarriak, ahoa, eskuak edo hankak handitzea, baita goragalea, goitika egitea edo beheitikoak, zorabioak edo konortea galtzea.

Alergikoa bazara, prebentzio-neurriak hartu (gorputza ongi estaltzen duen arropa, intsektuak uxatzekoak), eta beti eraman antialergikoren bat.

Sintoma horietakoren bat sumatzen baduzu, lehenbailehen abisatu hurbileneko larrialdi zerbitzura, edo deitu 112ra.

Edozein zalantza duzula ere, galdetu osasun etxeko erizainari.
Ohiko ordutegitik kanpo, osasun-aholkuko telefonora jo dezakezu, erizaintzako langileek artatzen baitute.