Alergia polenari

Alergia al polen

Polenarekiko alergia biztanleen % 10ek izaten dute noizbait bizitzan zehar.

Polenarekiko alergiaren edo polinosiaren ondorio edo agerpen klinikoa errinokonjuntibitisa da; goiko arnasbideei erasaten die eta sintoma hauek ditu: sudurreko buxadura, arnasa ahotik hartzea, errinorrea (muki-jario) likido eta gardena, sudurreko hazkura eta doministikuak (hainbat elkarren segidan, sarritan), eta begiak gorritzea, betazalak handitzea, negar-jarioa eta hazkura.

Polenak beheko arnasbideei erasaten dienean asma sortzen du, eta sintoma hauek agertzen dira: arnasestua, eztula eta bularreko txistua.

Alergologiako kontsultara joateko arrazoi ohikoena da errinitisa. Izan ere, biztanle guztien % 21,5ek dute errinitis alergikoa eta biztanle guztien % 4-8k asma, 2009an argitaratutako Asma Maneiatzeko Espainiako Gidak Espainiari buruz emandako datuen arabera.

Web-orri honetan polinizazioari buruzko txostenak eskuratzen ahal dira.

Polen mailen asteroko iragarpenari buruzko informazioa SMS edo mezu elektroniko bidez jasotzeko zerrendan izena eman daiteke bide hauetatik: 

  • Nafarroako Gobernuaren 012 Zerbitzura deituz.

  • Helbide elektroniko honetan eskatuz: navarra@navarra.es

Halaber, Iruñeko Udaleko Osasun Arloak astero horrelako informazioa ematen die banaka herritarrei, SMS edo mezu elektroniko bidez. Horretarako nahikoa da alta eskatzea:

  • Iruñeko Udaleko 010 telefonoan

  • Helbide elektroniko honetan: 010@pamplona.es     

Beste autonomia-erkidegoren batera joan behar baduzu edo handik hurbil bizi bazara, polen mailei buruzko informazioa lortzen ahal duzu Alergologiaren eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkartearen (SEAIC) esteka honetan:

http://www.polenes.com

Elkarte horrek alergiei eta polenari buruzko informazio mardula eskaintzen du esteka honetan:

http://www.seaic.org