Osasun Mentalaren kudeatzailetzaren 2020ko jardueren memoria

Osasun mentalaren memoria kudeaketarako agiri bat da eta haren xedea da Osasun Mentalaren Sarearen jarduera, proiektuak eta planak, kudeaketarako tresnak eta haiek gauzatzeko behar diren baliabideak -jendea eta materialak- bildu eta herritarrei aurkeztea.

 

Pandemiaren urteak, 2020ak, aurrekaririk gabeko osasun krisia eragin zuen eta horrek eragina izan zuen Osasun Mentalaren azpisisteman.

2020. urtearen hasieran, Nafarroako Osasun Mentalaren Planean, hirugarrenean, ezarritako ekintza-ildoen betearazpena aztertu zen. Kudeaketa plana baloratu zen eta 2020rako helburuak eta ekintza-ildoak ezarri ziren, baita haien hobekuntzak ere.

2020ko urtarrilaren bukaeran agertu zen COVID-19aren lehen kasua Espainian, eta martxoaren hasieran hasi ziren aplikatzen infekzioa prebenitu[N41]  eta kontrolatzeko lehen neurriak. Birusa azkar hedatzen ari zela ikusita, Espainiako gobernuak alarma-egoera dekretatu zuen martxoaren 14an.

 

Erabaki horrek eragin gaitza izan zuen osasun mentaleko gure baliabideen asistentzia-prozeduretan. Hasiera batean, egoera konplexua zen, baina, hala eta guztiz ere, eta zailtasunik gabe, osasun-laguntza eta infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak bateragarri egitea lortu zen.

Pandemiak sortutako inguruabar bereziak direla eta, araudiak mugak ezarri zituen edukieretan, eta horrek Osasun Mentaleko asistentzia-baliabideen jarduera murriztea ekarri zuen.


 [N41]Izatekotan, “aurre hartu”.Prebenitu eta kontrolatu biak ongi: nor aditzak.

Ikusi Osasun Mentalaren 2020ko memoria