Ohiko galderak

Nafarroako Osasun Sistema Publikoko Liburutegien Katalogo Kolektiboan bilaketa bat egin dezakezu. Aldizkari elektronikoak izenburuaren edo ISSNaren arabera bilatzen ahalko dituzu, bai eta ere zerrenda alfabetiko batera sartu. OPAC (Online Public Access Catalog) sarbide publikoko online katalogoak dokumentuak bilatzeko aukera ematen du eta Dokumentuak Lortzeko Zerbitzua ere eskaintzen du.

Egin kontsulta “Artikulua bilatu” ataleko bilaketa-inprimakiaren bidez, PMID eremua betez, edo “Single Citation Matcher” atalean, eta erabili eremuak egilearen, izenburuaren, urtearen, ISSNaren eta abarren arabera mugatzeko.

Aldizkaria Nafarroako Osasun Sistema Publikoko Liburutegien Katalogo Kolektiboan bilatuz ere iristen ahal zara artikulura.

Ez beti. Artikulu baten testu osoa daukagun jakiteko, Liburutegi Birtualeko testu osoaren botoia sakatu behar duzu. Liburutegi Birtualak aldizkaria harpidetuta badauka, testua online eskura daiteke.

Aldizkari jakin bat hornitzaile edo banatzaile batek baino gehiagok izan dezakete. Horietako bakoitzak funts jakin batzuetarako sarbidea ematen du, bere epe-estalduraren arabera, eta beren plataformaren logo baten bidez eskaintzen dizute.

Arrazoiak hainbat izaten ahal dira:

  • Liburutegiak aldizkari hori harpidetuta ez edukitzea.

  •  Liburutegi Birtualak harpidetuta duen epeak ez barne hartzea artikulu horren urtea.

  • Dokumentu hori aldi batez doakoa izatea baina bilaketa egiten denean doakoa izateari utzi izana.

  • Aldizkariaren urte batzuetako bertsio elektronikoa bakarrik existitzea.

  • Artikulua oso berria izatea eta editoreak oraindik ez izatea eskuragarri datu-baseetan (ahead of print).

  • Esteken kudeatzailean errore bat gertatu izana, hornitzailearen plataforman izandako aldaketengatik. Kasu horretan, mesedez, jakinaraz iezaguzue gurekin harremanetan jartzeko usuarios.cdib@navarra.es helbide elektronikoaren bidez, lehenbailehen konpondu ahal izateko.

Sakatu LBko profesionalen atariko usuarios.cdib@navarra.es helbide elektronikoan zure iruzkinak guri helarazi ahal izateko.

Osasun Departamentuko Osasun Zientzien Liburutegiko Dokumentuak Lortzeko Zerbitzuaren helburu nagusia honako hau da: Osasun Zientzien Liburutegian eskuragarri egon ez arren, Biomedikuntzako Dokumentazio eta Informazio Zentroaren sarea osatzen duten Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeinahi zentrotan edo Espainiako zein atzerriko zentroetan dauden dokumentuak edo dokumentu zatiak ematea Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalei.

Nafarroako Osasun Sistema Publikoko Liburutegien Katalogo Kolektiboan eskuragarri ez dauden aldizkari zientifikoetako artikuluak aurkitu eta lortzera bideratuta dago DLZ.

Zerbitzua eskuratu ahal izateko, erabiltzaile-kontu bat sortu behar da honako helbide honetan: https://navarra.csinet.es/cpm/account/register 

Zuen posta elektronikoko kontua eskatzen du (zuzena dela egiaztatzeko), eta helbide horretara erregistro-inprimaki batera bideratzen duen esteka bat bidaltzen du. Inprimakia bete ondoren, mezu elektroniko bat bidaltzen du, erregistratu zaretela baieztatzeko (gaian kontua erregistratu da jarriko du), baina alta eman arte itxaron behar da oraindik (gaian kontua onartu da jarriko du).

Aurretik beste erabiltzaile batek artikulu eskaera bat egiteko erabili duen ordenagailu batetik beste artikulu eskaera bat egitean gertatzen da hori, saioa eta Interneteko nabigatzailea itxi ez baditu (Explorer, Mozilla...)

Itxi Interneteko nabigatzailea eta berriz sartu hemen: https://navarra.csinet.es/cpm/account/login

 

PubMed Identifier-en siglak dira. National Library of Medicine (NLM) erakundeko dokumentalistek PubMed datu-basean erregistro bat sartzen dutenean erregistro horri esleitzen zaion identifikazio zenbaki unibokoa da. Datu-basean indexatutako artikulu bakoitza modu unibokoan eta esklusiboan identifikatzen du.

Biomedikuntzako Dokumentazio eta Informazio Zentroko zure saioan abisu bat jasoz. Erregistratzerakoan eman zenuen helbide elektronikora ere jasotze-ohar bat iritsiko zaizu. Dokumentua bidali ahal izateko, zentro hornitzaileak zerbitzu hori erabilgarri izan behar du.

Oro har, eskaera zentro nazional bati edo atzerritar bati egin izanaren araberakoa da.

Lehendabiziko eskaera egin nuenetik 15 egun pasatzen direnetik aurrera.