IJITOEN KOMUNITATEA

Tabakoaren kontsumoa oso zabalduta dago ijitoen komunitatean. Esparru honetan, hiru helburu ezarri dira:

  • Haurrak tabakoa kontsumitzen has daitezen saihestea.
  • Erretzen hasten ari diren gazteek kontsumo hori ahalik eta azkarren eten dezaten lortzea.
  • Gazte eta heldu erretzaileei erretzeari uzten laguntzea.

Argitaratu diren azken material didaktikoen xedea da hiru helburu horiek lortzeko baliabide izatea. Ikastetxeetan, osasun zentroetan, gizarte zerbitzuen zentroetan erabiltzen ahal dira, eta ijitoen komunitatearekin tabakismoaren gaia landu nahi duen profesional orok ere erabiltzen ahal du.