ERAKUSKETAK

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) gazteentzako zenbait erakusketa ibiltari eskaintzen ditu. Gizarte edo Tokiko erakunde baten parte bazara eta ale horietakoren bat eskuratu nahi baduzu, NOPLOIren Osasuna Sustatzeko Atalarekin harremanetan jartzen ahal zara (e-posta: isp.promocion@navarra.es ).

Zer da? Programa bat da, PDS, Promoción y Desarrollo Social elkartearena, Drogei buruzko Plan Nazionalerako (DPN) Gobernuaren Ordezkaritzak finantzatua, eta Educación para la Acción Crítica (EdPAC) elkartearen laguntzaz prestatua. Proposamen hau eskolaren nahiz komunitatearen testuinguruan alkoholaren kontsumoaren gaineko gogoeta hainbat gazte esparru eta alderditatik sustatzeko baliabide bat da.

Helburuak: 13 urtetik 15 urtera bitarteko gazteei dago zuzenduta. Edaten ez duten nerabeen ikuspegitik egina dago –adin horietan gehiengoa baitira oraindik–, eta xedea du, hain zuzen ere, alkoholaren kontsumoari buruz duten jarrera hori indartzea eta, alkoholak gizartean duen irudiaren alderdi batzuk errealitatearekin bat etortzen ez direnez, alderdi horiek modu kritikoan zalantzan jartzea. Beste gazte batzuek alkohola edaten dutelako errealitatea onartzen da, eta estrategiak iradokitzen dira, edanez geroarriskuak eta kalteak murrizteko. Jardueren gidaliburua

Jardueren Gida

Panelak

Zer da? “Dena irensten duzu?” programaren esparruan garatutako hezkuntzako materiala da, gazteen artean alkoholaren kontsumoa prebenitzeko jarduerak egitea sustatzera bideratua.

Helburuak: hamar paneleko erakusketa batek eta jardueren gidaliburu batek osatzen dute. Gutxi gorabehera 15-20 urte arteko gazte taldeekin lan egiteko sortua da, eta xedea da analisi eta hausnarketa prozesuak bideratzea alkohol kontsumoari eta gaueko aisialdiko espazioetan izaten diren jokabide arriskutsuei, indarkeriazko jokabideei eta jokabide sexistei buruz.

Jardueren gidaliburua

Galdetegia

Panelak

Zer da? Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ongi erabiltzea sustatzeko eta horien erabilera okerrei lotutako arazoak prebenitzeko programa bat da.

Helburuak: hamar paneleko erakusketa batek eta jardueren gidaliburu batek osatzen dute. Gutxi gorabehera 12-14 urte arteko nerabe taldeekin lan egiteko sortua da, eta xedea da IKTen erabilerari lotutako hainbat alderdiri buruzko hausnar dezaten. Antolamendua eta edukiak genero ikuspegia aintzat hartuta osatu dira, eta arreta jarri da nerabeek IKTei ematen dizkioten erabilera anitzetan.

Jardueren gidaliburua

Galdetegia

Panelak