‘Muévete / Mugitu’, jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko osasun-kanpaina berria

Biztanleriaren erdia baino gehiago ez da aktiboa aisialdian, eta hamar pertsonatik lau eserita egoten dira lanaldian

14/09/2023

Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bitartez, "Muévete/Mugitu" izeneko kanpaina berri batean, eguneroko bizitzan ohitura aktiboak sartzea sustatzen du, jarduera fisikoaren maila handitzeko eta sedentarismoa murrizteko. 2021eko Gizarte eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestan aurkezten diren datuek adierazten dute Nafarroan badagoela hobetzeko marjina aktiboagoak izateko; izan ere, nabarmentzen denaren arabera, Nafarroako biztanleriaren erdiak baino gehiagok ohitura ez-aktiboak ditu aisialdian, eta hamar pertsonatik lauk lanaldiaren zatirik handiena bere jarduera nagusian ematen du eserita. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).