Informazio-kanpaina berri batek umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko programa indartuko du

Urtarriletik 20.745 emakumek proba egiteko gonbidapena jaso dute eta %65 inguruk parte hartu dute

09/10/2023

Gaur, informazio- eta publizitate-kanpaina berri bat hasiko da, umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko programaren xede-biztanleriaren sentsibilizazioa indartzeko. Kanpaina Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) sustatu du Nafarroako Gobernuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan. Bi asteko iraupena izango du, eta iragarkiak izango ditu prentsa idatzian eta digitalean, tokiko aldizkarietan, irrati generalistetan, telebistan, kartelak markesinetan eta mupi digitalak, guztiak elebidunak, herritarrei programa ezagutarazteko.

2023ko urtarrilean abian jarri zenetik, 20.745 emakume gonbidatu dira programan parte hartzera. Lehenengo gonbidatu-multzoetan, zeini oraindaino bi gutun oroigarri helarazi zaizkien, % 62 eta % 65 arteko partaidetza bat jazo da. Antza denez, auto-harraldiaren aukera nagusitzen ari da: emakume partaideen % 95ak hautatu du. Soilik % 5ak eskatu du laginaren harraldia profesional sanitario baten bidez egitea.

NOPLOI-rekin adskribatutako umetoki-lepoko minbizia goiz detektatzeko herritarren programa honen lehen txanda 2023ko urtarrilean jarri zen abian eta 2027ko abendura arte luzatuko da. Biztanleria jomuga, 1958ko urtarrilaren 1a eta 1992ko abenduaren 31 artean jaio ziren eta Nafarroan bizi diren emakumeek eratzen dute. Baheketaren lehen mailako proba, Giza Papilomaren Birusaren (GPB) goi arriskuko zenbait serotiporen detekzioan datza.

Lehenengo zortzi hilabete hauetan zehar lortutako behin-behineko emaitzen harira, Giza Papilomaren Birusaren (GPB) zehaztapenen % 4,3a positibotzat jo izan da goi arriskuko  serotipo baterako.

Horrez gainera, 354 zitologia egin dira GPB positiboaren ondorengo bigarren mailako proba gisa eta kolposkopiara (diagnosia ziurtatzeko proba) bideratu dira 67 emakume. Koloskopia hauetatik, oraindaino, bi tumore gaizto egiaztatu dira. Beste 7 koloskopiek goi mailako lesioak detektatu dituzte, zeinek Ginekologia bitartez eginiko segimendua eskatuko duten.

Herritarren parte hartzea funtsezkoa da

Osasun Departamentuak, joan den urtarrilaren amaieran, umetoki-lepoko minbiziaren detekzio goiztiarrerako programa herrikoi bat jarri zuen martxan, 35 eta 65 urte arteko 162.625 emakumeengana zuzendua.

Emakumeen partaidetza ugaria elementu erabakigarria da herri mailako intzidentzian eta heriotza-tasaren murrizketan, eta horixe da programaren helburu nagusia.  

Programa, datozen bost urtetan eta era mailakatuan 160.000 emakume baino gehiagoren helbideetara iristeko planifikatuta dago. Guztiek ere, datozen bost urtetan zehar gutun bat jasoko dute, euren kabuz bere etxean lagin bat (auto-harraldia) hartzeko gonbitea eta instrukzioakdakartzana; horrez gain, laginaren harraldia Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentro batean (CASSyR) egiteko zita eskatzeko aukera dago.

Azterketak bost urtez behin egingo dira eta, erreferentzia bezala, emakumeek gonbitea jasoko dute 35, 40, 45, 50, 55, 60 eta 65 urte betetzen dituzten urtean, bestela esanda, ‘0’ edo ‘5’ amaiera duten adinetan. Lehen urte honetan, 32.519 gonbidapen bidaltzea aurreikusten da. 

Auto-harraldirako aukera

NOPLOI-tik gogorarazten da programa honen nobedadea –aurrekoa osatu eta hobetzen duen programa herrikoi antolatu bat izatearen garrantziaz haratago- litzateke emakume batek, hala erabakiko balu, bere etxean egin lezakeela proba bere kabuz, jarraian Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako zentroen sarean (CASSyR), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (Bergamin kalea, 2 bis, Iruña) edo bestela erreferentziazko CASSyR bat ez daukaten eremuetako kontsultategietan entregatzeko.

Auto-harraldi hau entregatzen duten edo harraldia profesional batekin egitera joan izan direnek, emaitzen gaineko jakinarazpen bat jasotzen dute, bestelako baheketekin egiten den bezala. Emaitza positiboa izaten bada, osasun sistematik segimendu zehatz bat egite aldera, bigarren mailako proba gisa zitologia bat egitea dagokio.

Programan parte hartzeko hautatutako modalitatea harraldia profesional sanitario baten bidez egitea izaten bada, NOPLOI-ko 848 423 498 telefonora deitu behar da CASSyR gunean zita bat adosteko.

25 eta 34 urte arteko herritarrekin hiru urtez behingo zitologia mantentzen da

35.000 emakume inguruk osatutako 25 eta 34 urte arteko herritar multzoaren kasuan, une honetaraino zitologia mantendu da lehen mailako detekzio proba bezala, eta orain arte bezala, hiru urtez behin erreferentziazko CASSyR guneetan egiten da. Babes gisa txertoa eskaini izan zaion herritar multzo bat dugu hizpide, Giza Papiloma Birusaren prebentziorako beste baliabide bikaina, zein gaur egun 12 urteko emakume hala nola gizonei eskaintzen zaien. Bestalde, indarrean mantentzen da osasun-sare osoan zehar emakumeentzako arreta-sistema, osasun arazo batekin bateragarriak liratekeen ageriko seinale eta/edo sintomak izaten badira.

Maila sanitario guztien arteko lankidetza funtsezkoa da markatutako helburuak lortzeko, besteak beste, umetoki-lepoko minbiziaren intzidentzia murriztea; ondoriozko heriotza-tasa murriztea eta gaixotasun honen diagnosia duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzea.