Minbizia duten pertsonen biziraupena hobetu da Nafarroan

Hala dio NOPLOIn egindako azterlan batek, bost urterako biziraupenean %5 puntuko igoera erregistratu baitu

22/09/2023

Nafarroan minbizia duten pertsonen bost urteko biziraupena nabarmen hobetu da azken urteotan. Zehazki, 2008-2016 aldian diagnostikatutako pertsonen artean %5 puntu egin zuen gora, 1999-2007 aldian diagnostikatutakoen aldean. Horixe da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan (NOPLOI) egindako ‘Minbizia duten pazienteen biziraupena Nafarroan eta Espainiarekin alderaketa’azterlanaren emaitzetako bat.

Nafarroako Osasun Sistemako Anales aldizkariak argitaratu duen lanak, 1999 eta 2016 artean minbizia diagnostikatuta zuten 57.000 paziente baino gehiagoren Minbiziaren Erregistrotik eskuratutako datuak izan ditu aztergai, eta emaitza globalak bistaratzen ditu minbiziaren diagnosia duten paziente haientzat, baita 29 minbizi mota ezberdin dakartzan banakatuak ere. Datu hauek agerian jarriko dira Minbiziaren Ikerkuntzaren Munduko Egunaren ospakizunarekin, datorren irailaren 24an, igandea.

Aldi bien arteko alderaketa analisian pazienteen biziraupenaren hazkunde bat atzeman zen minbizi mota gehienetan, ohikoenak diren batzuena barne. Biziraupenaren luzapen horiek, bereziki, leuzemia mieloide kronikoan, leuzemien zehaztu gabeko beste hainbat motatan, ahoko eta faringeko minbizietan, hala nola kolon, ondesteko, birikako, tiroide, pankrea, prostata eta maskuri minbizietan erregistratu ziren. 

Ikerketa-taldeak nabarmentzen du hobekuntza hauek askotariko faktoreekin izan ahal dutela lotura, diagnosi goiztiarragoak eta zehatzagoak, tratamenduen aurrerapenak eta osasun arreta orokorrean jazotako hobekuntzak barne. Minbiziaren detekzio goiztiarrak sendatzeko aukerak hedatzen ditu, eta zenbait tumoretarako egiten da minbizi-aurreko lesioen edo fase goiztiarreko minbizien diagnosira bideratutako baheketa-programen bitartez. Horretarako lagungarriak dira halaber pazienteek aurkezten dituzten aztarna edo sintoma susmagarrien onarpena eta horien agerpenaren aurrean berehala osasun-arreta bilatzeko jokabidea. 

Nafarroako biziraupen zifrak

Duela gutxiko epean, 2008-2016, diagnostikatutako minbizi guztiak kontuan hartuta, diagnosiaren ondorengo bost urterako biziraupen gordina % 60koa izan zen gizonen kasuan eta % 64koa emakumeengan. 

Datu globalak alde batera utzita, alde handia dago minbizi mota batetik bestera. Hain zuzen gizonengan, bost urte barruko biziraupen tasarik altuenak atzeman ziren tiroide minbizia (% 94), barrabiletako minbizia (% 92), prostatako minbizia (% 89), azaleko melanoma (% 86) eta Hodgkinen linfoma (% 84) kasuetan. Gizonengan ohikoa izaten diren beste minbizi mota batzuk, besteak beste, kolon, ondeste eta maskurikoek, bost urte barruko biziraupenari begira % 66 eta % 78 arteko portzentajeak bistaratu dituzte. Baina bost urte barruko biziraupena % 20aren azpitik erregistratu zen, pankrea, garun, esofago eta birika minbizia zuten pazienteengan.

Emakumeen kasuan, bost urte barruko biziraupen tasarik gorenenak tiroide minbiziaren (% 96), azaleko melanomaren (% 92), Hodgkin linfoma (% 88), bularreko minbiziaren (% 87) eta leuzemia linfoide kronikoaren (% 86) diagnosia jaso zuten pazienteengan atzeman ziren. Emakumeengan ohikoak diren beste minbizi batzuetan, esaterako kolon, ondeste nahiz utero-gunekoan, bost urte barruko biziraupen tasak % 64 eta % 74 artean kokatu ziren. Horrekin kontrajarrita, biziraupen baxuenak, bost urte barruko % 20aren azpitik, gibel, pankrea, esofago eta garun minbizia zuten pazienteengan atzeman ziren.

Azterketak halaber Nafarroako datuak Espainiakoekin alderatzen ditu, eta adierazten du Nafarroako pazienteen bost urte barruko biziraupenak, maila globalean, Espainia mailan deskribatuarekiko 3 puntu gehiagoko portzentajea aurkeztu zuela. Lan honen autoreen esanetan, azterketa gehiago behar dira faktoreen eragina ulertzeko, adibidez, pazienteen kudeaketan edo diagnosirako minbiziaren fasean dauden diferentziak, zeinek Nafarroan paziente ezberdinek erakutsitako biziraupen handiagoa arrazoituko luketen.

Minbizia duten pazienteen biziraupenaren monitorizazioa

Azterketa honen garapena posiblea izan da Nafarroak herritarren Minbizi Erregistroa (NOPLOI) eskura duelako. Hainbat urtetan zehar herritarrek jasandako minbizi kasu berrien erregistroak eta diagnosia duten pertsonen bizi-egoeraren jarraipenak, minbizi mota ezberdinen pronostikoaren joerak aztertzeko aukera eman dute. Eta minbiziaren biziraupenaren monitorizazioa guztiz baliagarria gertatzen da bere arretan inplikatuta dauden paziente eta profesionalentzat; baita osasun arloko kudeatzaile eta agintarientzat ere, izan ere, tresna klabe bat da minbiziaren kontrolerako estrategien eraginkortasuna ebaluatzeko. 

Minbiziaren Erregistroko datuek halaber minbizi mota ezberdinen jazoera ezagutzeko aukera ematen dute, sexua eta adin-tarteak kontuan hartuta; baita intzidentziaren joera nagusiak ere, lehen eta bigarren mailako prebentzio-kanpainak diseinatu, planifikatu eta monitorizatzeko informazio giltza emanez. Datu hauek, bestalde, minbiziaren zaintza errazten dute maila nazionalean, europarrean eta mundialean; baita minbiziaren arrisku faktoreen eta arrazoien gaineko azterketa ezberdinetan ere. 

Oporton saritutako azterketak

Bestalde, nabarmentzekoa da NOPLOIko profesionalek elaboratutako bi lan sarituak izan direla Espainiako Epidemiologia Elkartearen (SEE) XLI. Urteko Bileran hala nola Oporton, 2023ko irailaren 5etik 8ra ospatutako Portugaleko Epidemiologia Elkartearen (APE) XVIII. Kongresuan. Esther Vicente Cemborainek Emilio Perea saria eskuratu du senior langileek aurkeztu dituzten komunikazio onenen harira, “Parálisis supranuclear progresiva en las estadísticas de mortalidad: codificación y validación” lanagatik eta Ivan Martinez-Baz saritua izan da lankidetza-komunikazio onenetako bat egiteagatik Epidemiologia eta Osasun Publikoaren (CIBERESP) CIBER-eko taldeen artean, eta haren izenburua “Cambios a corto plazo en los conocimientos y actitudes de contactos domiciliarios de casos de COVID-19 en la fase post-aguda de la pandemia” da.