-
Nafarroan Cochrane lana sustatzea.
-
Cochrane-ko kideen komunitatea babestea eta garatzea.
-
Cochrane berrikuspenak toki mailan zabaltzea.
-
Nafarroan Cochrane-ren ordezkari ofiziala izatea.
-
Urtero ZEra atxikitako egileren batek egindako berrikuspen sistematiko bat gutxienez argitaratzea edo eguneratzea.
-
Interes-taldeekin tokiko lankidetza formalak eta informalak sortzea, ezagutza-trukea eta Cochrane ebidentziaren hedapena hobetzeko.
-
Maila nazionaleko kanpoko solaskideekin lankidetzan aritzea, Cochrane berrikuspenetarako lehentasunak ezartzeko.
-
Cochrane berrikuspenak egiteko eskualdeko gaitasuna handitzea, egileei, editoreei, prestatzaileei eta bestelako kolaboratzaileei aurrez aurreko prestakuntza eta laguntza emanez edo ahalbidetuz.
-
Cochrane-ren lana sustatzeko, kolaboratzaileen kopurua handitzeko eta interes-taldeekin loturak sortzeko ekitaldiak antolatzea, adibidez: eskualdeko edo nazio mailako sinposioak.
-
Urteko memoria bat prestatzea eta CCIb-ri aurkeztea, eskatutako epeetan, une bakoitzean ezartzen diren jarduera-adierazleak bilduta.
-
Ikerketa metodologikoa edo beste mota batekoa bere gain hartzea edo horretan laguntzea.
-
Nafarroan Cochrane jardueren finantzaketa-oinarria zabaltzea eta dibertsifikatzea.
-
Nafarroako Cochrane-ren eginkizuna, profila eta kanpainak babestea eta sustatzea.
-
Bere erreferentziazko eremuan Cochrane jarduerak garatzeko behar den laguntza lortzea eta ZEko ordezkari bat gutxienez Sarearen urtean behingo bilerara eta/edo Cochrane Colloquiumera joatea finantzatzea.
Honako hauetarako prestakuntza eskaintzen dugu
-
berrikuspen sistematikoak egiteko eta ebaluatzeko
-
literatura medikoaren irakurketa kritikoa egiteko eta horrekin lotutako alderdietarako, hala nola GRADE (Grading of Recommendations Assessment, Development and Evaluation) tresna erabiltzeko
Prestakuntzarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk:
-
doktorego tesien, gradu amaierako lanen edo master amaierakoen zuzendaritza
-
unibertsitateko aditu edo master ikastaroetako laguntza