Arrisku-saio bat hasi berri duzu. Baginako, uzkiko edo ahoko sarketa dakarten sexu-praktikek eta aho-sexuak aukera handia dute sexu-transmisiozko infekzioa eragiteko odolaren, semenaren eta baginako fluxuaren bidez, ez badira prebentzio-neurriak erabiltzen. Berrabiarazi modu seguruan.

Plazera transmititu

Prebentzio-neurriekin batera, sexu-praktiken arriskua txikitu daiteke komunikazioari eta negoziazioari esker, eduki nahi ditugun eta edukitzea erabakitzen dugun sexu-praktiketan. Horrek esan nahi du besteari esatea zer espero dugun elkartze horretatik eta zeintzuk diren gure beharrak, eta halaber entzutea zer espero duen eta zer behar duen gurekin dagoenak edo daudenek. Hala, elkarrekin erabakiko dugu zer nahi dugun partekatu eta zer ez, eta desadostasunak edota gatazkak konpon daitezke.

Sexu-transmisiozko infekzioa diagnostikatzen badigute, honela mozten ahal dugu katea: norbaitekin arriskuko sexu-praktikak izan baditugu, pertsona horri edo horiei diagnostikoaren berri ematea; arriskuko sexu-praktikak izateari uztea sendatzeko tratamendua hartu bitartean, eta prebentzio-neurriak erabiltzea.  Hitz egin eta negoziatu.

Informa zaitez

Sexu-transmisiozko infekzioak ugaritzen ari dira Nafarroan. Egunero gonorrea kasu bat diagnostikatzen da, eta bi klamidia kasu. Gainera, gero eta gazteagoengan diagnostikatzen dira. Lau kasutatik ia hiru 35 urtetik beherakoenak dira.

Zalantzarik baduzu edota kezkatzen zaituen sintomaren bat baduzu, joan zaitez osasun-etxera edo erreferentziako profesionalarengana.

Nora jo