PRESTAKUNTZA

Hezkuntza Kontseilua eta Osasunerako Heziketa funtsezko baliabideak dira arazoei heltzeko eta pertsonen eta komunitatearen osasun maila hobetzeko. Osasunerako Heziketako prestakuntzaren xedea da denetariko profesionalak gaitzea, benetako osasun arretako praktikarekin bat datozen hezkuntza esku hartzeak gara ditzaten.

NOPLOIko Sustapen Atalak eskaintzen dituen ikastaroen artean hauek ageri dira, besteak beste:

  • Bizimoduei buruzko heziketa gomendioak nola egin saioa: prestakuntza laburra da eta metodologia aktiboa dauka. Kontsultetan, ospitaletako ohe oinean... heziketa gomendio eraginkorrak egiteko gaitasunak garatzea da xedea (zer gomendatu, nola gomendatu).
  • Osasun indibidualerako Heziketako metodologia ikastaroa: prestakuntza, metodologia aktiboa du. Xedea da osasun indibidualerako heziketa jarduerak programatzeko eta egiteko gaitasunak garatzea (oinarri teorikoak, hezitzailearen rola, bakarkako heziketa teknikak, programazioa). Ospitaleetako zein Oinarrizko Osasun Laguntzako erizainentzako ikastaroak egiten dira.
  • Talde Osasunerako Heziketako metodologia ikastaroa: prestakuntza, metodologia aktiboa du. Xedea da taldearen osasunerako heziketa jarduerak egiteko gaitasunak garatzea (oinarri teorikoak, hezitzailearen rola, taldekako heziketa teknikak). Urtean ikastaro bat egiten da, eta karrera eta esparru askotako profesionalak bertaratzen ahal dira.
  • Prozesu kronikoetarako autozaintza ikastaroa. Osasunerako Heziketa eta Esku Hartze Komunitarioak: prestakuntza honek metodologia aktiboa eta parte hartzailea du. Xedea da bakarkako eta taldeko heziketa lanerako eta ekintza komunitarioak martxan jartzeko gaitasunak garatzea.
  • Ekintza komunitarioko ikastaroa: ekintza komunitarioaren bidez, komunitate bateko pertsonen bizi baldintzak hobetzea sustatzen da, eta pertsonen arteko harremanak estutzen eta gizarte kohesioa indartzen da. Prestakuntza hau esparru soziosanitarioko profesionalei zuzenduta dago. Xedea da beraien inguruetan ekintza komunitarioko proiektuak martxan jartzea eta babestea.
  • Erretzeari uzten laguntzeko ikastaroak: profesionalei zuzenduriko ikastaroa, kontsultan erretzeari uzteko bakarkako laguntzako esku hartze profesional eraginkorrak egin ahal izan ditzaten.