Ingurumen-osasuna

Ingurumen-osasuna erlazionatuta dago pertsona baten kanpo faktore fisiko, kimiko eta biologikoekin. Hau da, barne hartzen ditu osasunean eragina izaten ahal duten ingurumen-faktoreak, eta oinarri ditu eritasunen prebentzioa eta osasunerako ingurune egokiak sortzea. Ingurune horiek sortzeko, giza osasunari kalte egiten ahal dioten egoerak ebaluatu, zuzendu, kontrolatu eta prebenitzeko ekintzak egiten dira ingurumenean.