Osasun Departamentua urriaren 16an hasiko da 60 urtetik gorakoei eta konplikazioak izateko arriskua dutenei gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa jartzen

Oinarrizko eta funtsezko zerbitzuetako langileei txertoa batera jartzea gomendatzen da, eta 6 eta 59 hilabete bitarteko adingabeak gripearen aurka babestea

22/09/2023

Osasun Departamentuak urriaren 16an hasiko du gripearen eta COVID-19aren aurkako txertaketa 60 urte edo gehiago dituztenen artean (160.000 pertsona Nafarroan) eta arrisku handikoak direnen artean (7.500 pertsona). Berrikuntza moduan, gripearen aurkako txertoa 6 eta 59 hilabete bitarteko haurrei zuzenduta dago, 24 hilabetetik aurrera intranasal bidez emango zaie. 

Kanpainaren garapena, irizpide geografikoen eta adinaren edo Nafarroako osasun zentro eta kontsultategien zaurgarritasun mailaren arabera gauzatuko da.

Urriaren 3an abiaraziko da jomuga liratekeen herritarrengana zuzendutako SMS mezuen bidalketa mailakatua, betiere adin gehieneko taldeak (80 urte eta gehiagoko pertsonak) lehenestea zainduz, euren zitazioa kudeatu ahal izan dezaten.

Oraindaino ohikoena denari jarraiki, zita nagusiki internet bitartez hitzartuko da, Osasun Karpeta Pertsonala erabiliz, citasalud.navarra.es. estekan. Bestalde, telefonoz deitu ahal da honako zenbakietara: 948 370 130 Iruña eta Lizarrako Eremuetarako eta 948 370 140 Tuterakorako. Era berean, norbere osasun zentroan eska daiteke zita.

Profesional sanitario eta soziosanitarioen txertaketa urriaren 23an jarriko da martxan, osasun zentroetan, eremuetako gune zentralizatuetan, edo bere kasuan, unean-uneko ospitale zentroan zita eskatzera jotzeko aurretiazko SMS mezua jaso eta gero.

Nork beharko lituzke gripearen eta COVID-19aren txertoak

Kanpaina honen xede nagusia gripeak eta COVID-19ak herritarrengan eragin lezakeen morbi-hikortasuna murriztea da, pertsona zaurgarrienen multzoak eta osasunean gripeak eragindako kalte larriagoak jasan lezakeen haiek immunizatzea lortuz. 

Horregatik, nobedade nagusi bezala, aurten gripearen txertoa hartzea gomendatzen zaie 6-59 hilabete arteko adineko haurrei zeini 24 hilabetetik aurrera, “intranasala” erantsiko zaien.
Laburbilduz, gripe eta COVID-19ari aurre egiteko baterako txertaketarako gomendatu diren multzoak dira: 

  • 60 urteko edo gehiagoko pertsonak.
  • Adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonak.
  • Desgaitasun zentroetan barneratutako 5 urte edo gehiagoko pertsonak.
  • 6 hilabetetik aurrerako pertsonak, baldintza arriskutsuak izaten dituztenak, beste patologia arriskutsuen artean kasu, diabetes mellitus eta Cushing Sindromea, obesitatea, gaixotasun kardiobaskular kronikoak, neurologikoak, arnasketakoak, giltzurrunetakoak, immunosupresioa edota minbizia eta disfuntzio kognitiboa eragiten duten gaixotasunak (Down sindromea, dementziak etab.).
  • Haurdunaldiaren edozein hiruhilekotan dauden eta erditze ondorengo 6 hilabete arteko fasean dauden haurdunak (haurdunaldian zehar txertatu izan ez badira).
  • Immunosupresio maila altua dutenekin bizikidetza partekatzen duten pertsonak.
  • Zentro eta establezimendu sanitario eta soziosanitariotako langileak. 
  • Oinarrizko edo funtsezko zerbitzu publikoetako langileak. 

Gainera, gripearen aurkako txertoa halaber gomendatuta dago pertsona erretzaileentzat hala nola baserrietako eta beste ustiapen mota batzuetako animaliekin zuzenean lanean jarduten diren langileentzat.

Horrez gain, nabarmentzekoa da COVID-19aren aurkako txertoa jarri ahal izango dela  betiere txertoaren azken dosia administratu zenetik edo azkeneko infekziotik 3 hilabete baino gehiago iragan direnean. 

COVID-19aren aldaera berrien aurkako txerto eraginkorrak

Kanpaina honetan, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak COVID-19aren XBB azpi-aldaeran oinarritutako mRNA txertoekin kontatzen du, zeinekin gaur egun existitzen diren anduien aurrean babesa eskaintzen den.

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) oroitarazi duen bezala, iaz, gripearen eta COVID-19aren txertaketak eraginkorrak gertatu ziren egoera larrien prebentziorako, ospitaleratze arriskua eta pertsona zaurgarrien koadro larriak garatzeko aukera murrizteko, Nafarroako Osasun Publikoaren Aldizkariaren arabera. Hain zuzen, infekzioa jasaten duten txertatutako pertsonek ospitalera joan behar izateko % 80 aukera gutxiago dute.

Izan ere, bere adina edo patologia kronikoa direla-eta, immunitate erantzun murriztua duten pertsonek arrisku handiagoa izaten dute infekzio hauen ondoriozko konplikazioak  jasateko. Horregatik, Osasun Publikoaren beste gomendioetako bat da txertaketa beste prebentzio neurri batzuekin osatzea: arnas-infekzioaren sintomak dituzten pertsonekin kontaktua saihestea eta posible izaten ez bada, beti musuko bat jartzea, musukoa jartzea pertsonen kontzentrazio handiko esparruetan, aire libreko edo aireztapen naturalarekin eginiko jarduerak hautatzea eta eskuak garbitzea.

Bestalde, transmisio-kateak murriztekotan, garrantzitsua da arnas-sintomak dituzten pertsonek musukoa jantzita eramatea, eskuak sarritan garbitzea eta gizarte jarduerak murriztea, bereziki pertsona zurgarrienekin partekatuak.