Nafarroako Gobernuak elikadura osasungarriari eta iraunkorrari buruzko gomendioak jasotzen dituen materiala prestatu du

26/04/2023

Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) Osasunaren Sustapenerako eta Politika guztietan Osasuna Sustatzeko Atalaren bitartez, NOUko Dietetika Unitatearekin eta INTIA enpresa publikoko langileekin, Nafarroako Nekazaritza Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluarekin (CEPAEN) eta Iruñeko Haur Eskolekin elkarlanean, osasuna sustatzeko informazio-materialen seriea eguneratu du, “Zure osasunerako elikadura” triptikoarekin, eta infografia bat ere bai sare sozialetan argitaratzeko.

Dibulgaziozko material hau, 2022-2025 Nafarrako Osasun Publikoaren Planeko Bizi Estiloen Programaren baitan dago; asmoa a epe ertainean, elikadura eta ariketa fisiko osasuntsu eta jasangarrien gaineko proiektu batekin hedatzea. Nafarroako kontsumo ohituren gaineko datuen arabera, 2021ean behera egin du egunero frutak, barazkiak, entsaladak eta ortuariak kontsumitzen dituen biztanle kopuruak; opil industrialak eta pasta gozoak kontsumitzen dutenena berriz, handitu egin da 2017an erregistratutako elikadura ohitura berdinekin alderatuta.

Nafarroako herritarren elikadura kontsumoaren ohiturekin lotutako datuak, Osasunaren Behatokiak aurkezten duen elikadurari buruzko Txostenetik eskuratzen dira, alegia bere webgunean eskura dagoen "Bizimoduak" Serietik. Galdeketa sozialetik, 2021, 2020 eta 2017ko bizi-baldintzetatik eta 2017ko eta 2020ko, hurrenez hurren, Galdeketa Nazional eta Europarreko bizi-baldintzetatik abiatuz prestatutako txosten bat da. Horien guztien arabera, gomendiotara hurbiltzea lortzeko orduan, hobekuntza marjina garrantzitsu bat omen dago.

Fruta eta barazkien kontsumoa

Fruten kasuan, egunero kontsumitzen omen dituen biztanleria, 2017ko % 62,1etik 2021 urteko azken datu eskuragarrian islatutako % 52,9ra pasa da. Barazkien egunez eguneko kontsumoak beheranzko joera berdina jarraitu du, 2017ko % 42tik 2021eko % 32,9ra pasatuz. Kontsumo horien garrantzia sexua eta adina kontuan hartuta aztertzen badugu, bistakoa da fruta eta barazkien eguneroko kontsumoa handiagoa dela emakumeengan gizonezkoengan baino; frutarena, % 58,8 alderatuta % 46,2arekin; barazkiarena % 40,2 alderatuta % 25,4arekin. Adinari dagokionez, fruten kontsumoa, talde gazteenaren (15 eta 34 urte artean) eta adin gehienekoaren (65 eta gehiago) artean, azken honen aldeko alde garrantzitsua ikus dezakegu (% 37,9 alderatuta % 81,5arekin), eguneroko barazkien kontsumoarekin bezala (% 27,2 alderatuta % 36,9arekin).

Estatuko kontsumoarekin alderatuz, Nafarroa batez bestekoaren gainetik dago, seigarren postuan baitago erkidegoen artean fruta freskoaren eguneroko kontsumoari dagokionez, eta laugarren postua betetzen du barazkien eguneroko kontsumoan.

Lekaleen kontsumoari helduz, 2021ean, astean behin edo bi aldiz artean lekaleak jaten duten herritar nafarren portzentajea % 65ekoa da. Aldiz, astean hirutan edota gehiagotan kontsumitzeko gomendiora hurbildutako biztanle portzentajea % 30,5era mugatzen da.

Opil industrialen eta pasta gozoen kontsumoak berriz, 15 urteko edo gehiagoko herritar nafartarren artean gora egin du 2021ean 2017. urtearekiko, astean zehar elikagai mota hauek maiztasun ezberdinarekin kontsumitzen duen kopuruak.

Gomendioa da frutak eta barazkiak dietaren erdia suposatzea, aldi berean lekale eta zereal integralen kontsumoa hedatuz

Espainiako Elikaduraren Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak (AESAN) 2022ko abenduan gomendio-sorta bat argitaratu zuen dieta osasuntsu baten kontsumoa sustatze aldera. Horien artean nabarmentzekoa da, jaten ditugun elikagaien erdia frutekin nahiz barazkiekin hornitzea, baita lekaleen kontsumoa nahiz zereal integralena hedatzea ere. Arrainari dagokionez, arrain urdina lehenestea eta haragiaren kontsumoa murriztea gomendatzen da, koipe gutxieneko haragiak hautatzea zainduz. Esnekiak, eguneko hiru eta arrautzak astean 4 gehienez izango dira. Horrez gain, egunero gatzik gabeko fruitu lehorrak kontsumitzea eta elikagai prozesatuak hala nola edari azukredunak saihestea garrantzitsua da. Edarien arloan, ura edatea gomendatzen da, gehienbat txorrotakoa eta janariak prestatzeko olioa erabiltzea, ahal bada oliba-olioa.

Beste gomendio batzuk dira, sasoiko, hurbileko elikagai freskoak kontsumitzea, tokiko saltokietan erostea eta elikagaien aprobetxamendua sustatzea. Gomendio hauek guztiak iraunkortasunarekin lotuta daude, Osasun bat - One health kontzeptuaren ildotik, zeinek gizakiaren osasuna, animalien osasuna eta ingurumen osasuntsua lotzen dituzten atalen artean dagoen lotura estua eta elkarrekiko mendekotasuna dituen hizpide. Eta elikadura iraunkor bat proposatzen da, ingurumenarekiko inpaktua murriztearekin batera baliabide naturalak optimizatzen dituena.

Elikadurari buruzko beste alderdi batzuk islatzen dira, harreman sozialetarako bidea emateaz haratago, gozamen eta ongizate iturri bezala duten garrantzia azpimarratuz. Bestalde janaria nola erosi eta prestatu adierazteko ideia osagarri batzuk adierazten dira, gure elikadura ohiturak beste bizi-ohitura osasuntsu batzuekin hornitzearen garrantziaz jabetze aldera.

Materiala osasun zentroetan banatuko da, kontsultan edo hainbat hezkuntza jardueratan erabiltzeko. Halaber NOPLOIren webgunean kontsultatu ahal izango da, Bizi estiloak atalean. Horrez gain, infografia bat elaboratu da mezu garrantzitsuenekin, hedabideetan barreiatzeko eta gomendioekiko irisgarritasuna arintzeko.