BIZIMODUAK

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan tabakoaren kontsumoari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta, Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Espainiako Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Droga Kontsumoari buruzko inkesta (ESTUDES), Alkoholaren eta Drogen gaineko Espainiako Inkesta, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Europako hainbat herrialderen datuak, European Health for All databasen bilduak.

Gako hitzak: bizimoduak, tabakoaren kontsumoa.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

 

2023ko txostenaren sarbidea

2019ko txostenaren sarbidea

 

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan ongizate emozionalari eta osasun mentalari buruzko galderak daude. Honako hauek dira inkestetatik datozen datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Bizi Baldintzen gaineko Inkesta, Bizi Kalitatearen Adierazle Multidimentsionalaren bidez. Erregistrotik datozen adierazleen iturriak, berriz, INCLASNS eta LAMIA dira.

 

Gako hitzak: bizimoduak, Ongizate Emozionala eta Osasun Mentala.

Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

2022ko txostenerako sarbidea

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan elikadurari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta eta Europako Osasun Inkesta Espainiarako.

Gako hitzak: bizimoduak, elikadura.

Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

 

2023ko txostenaren sarbidea

2019ko txostenerako sarbidea

Bizimoduei buruzko txosten honetan, lau bizimoduri buruz une honetan eskuragarri dagoen informazioa biltzen da: ariketa fisikoa, elikadura, tabakoaren kontsumoa eta alkoholaren kontsumoa. Horietako bakoitza kontuan hartuz, aztertzen da Nafarroako egoera, bilakaeran zer joera duten, beste autonomia erkidego batzuekiko dagoen aldea eta osasun arloan dauden desberdintasunak. Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako Bizimodu saileko dokumentuak laburbiltzen eta biltzen ditu.

Nafarroan bizimoduek duten bilakaera positiboa izan da azken hamarkadan: %80,5ek ez du erretzen egunero (bai %19,5ek); %75,5ek gomendatutako ariketa fisikoa egiten du (ez du egiten %24,5ek); %62,1ek egunero fruta jaten du eta %42k barazkiak, nahiz eta biak batera %34,1ek jan; %84,5ek astean 100g alkohol baino gutxiago edaten du, eta kopuru horretatik gora %15,5ek.

Autonomia erkidegoen artean, Nafarroak estatuko batez bestekoa baino posizio osasungarriagoak ditu jarduera fisikoari, tabakoari eta elikadurari dagokienez. Hala ere, alkoholari dagokionez, bai gazteen bai helduen artean, kontsumo handienetako postuetan dago.

Ikasketa mailari eta klase sozialari erreparatuta, desberdintasunik handienak tabakoaren eguneroko kontsumoan daude, bai gizonen bai emakumeen artean; alkoholari dagokionez, gizonen artean daude alderik handienak eta, elikadurari dagokionez, emakumeen artean.

Gako hitzak: bizimoduak, tabakoaren kontsumoa, jarduera fisikoa, gorputz masaren indizea (GMI), elikadura, alkoholaren kontsumoa, desberdintasunak.


Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimodu saila, 2019.

 

Txostenarako sarbidea

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan jarduera fisikoari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta eta Europako Osasun Inkesta Espainiarako.

Gako hitzak: bizimoduak, jarduera fisikoa, gorputz masaren indizea (GMI), gehiegizko pisua, obesitatea.

Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

 

2023ko txostenaren sarbidea

2019ko txostenaren sarbidea

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan alkoholaren kontsumoari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Espainiako Bigarren Hezkuntzan egiten den drogen erabilerari buruzko inkesta (ESTUDES), Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) munduko datuak, Global Information System on Alcohol and Health (GISHA) delakoan bilduak.

Gako hitzak: bizimoduak, alkoholaren kontsumoa.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

2018ko txostenerako sarbidea

2020ko martxoaren 14an, COVID-19aren pandemiak Espainian izan zuen bilakaera ikusita, alarma egoera dekretatu zen. Hartutako neurrien artean, herritarrak etxean konfinatu ziren, eta kalera ateratzeko salbuespen kopuru mugatu bat zehaztu zen. Konfinamendu orokorra ezarrita –estatuaren azken urteetako historian lehenengo aldiz–, kontaktu soziala murriztu nahi zen, gaixotasuna ez kutsatzeko.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azterlan bat egin zuen apirilean, Nafarroako biztanleek konfinamenduan izandako osasun egoerari buruz. Helburua zen konfinamenduak Nafarroako biztanleen osasun fisikoan, mentalean eta sozialean izan zitzakeen ondorioetako batzuk ezagutzea, konfinamenduaren aurreko egoera kontuan hartuz.

Gako hitzak: konfinamendua, COVID-19a, osasun egoera, bizimoduak, gizarte babesa, boluntariotza.


Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, 2020.

 

Emaitzen txostena

2019an, Espainiako Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Droga Kontsumoari buruzko Inkestaren (ESTUDES) azken edizioa egin da. 1994. urtetik Espainian bi urtez behin egiten ari diren inkesten barruan kokatzen da inkesta hori, eta helburu du Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren 14-18 urte bitarteko ikasleen droga kontsumoaren egoera eta joerak ezagutzea.

Inkesta horiek Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernu Ordezkaritzak finantzatzen eta sustatzen ditu, eta autonomia erkidegoetako gobernuen laguntza jasotzen dute (autonomia erkidegoetako drogei buruzko planak eta hezkuntzako kontseilaritzak), bai eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena ere.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) edizio honetan lagin handiagoa finantzatu du Foru Komunitaterako: 52 ikastetxetako 2.353 ikasle hartu ditu. Nafarroako inkesta honen emaitzak 2020ko otsailaren 13an aurkeztu ziren.

Gako hitzak: bizimoduak, adikzioak substantziarekin edo gabe.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, 2020.

Prentsa oharra

ESTUDES 2018/2019 txostena Nafarroarako

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.

Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.

Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.

Txosten honetan bizimoduetan dauden desberdintasunak aztertzen dira, aitortutako desberdintasun ardatz batzuei dagokienez (generoa, lurraldea, ikasketa maila, klase soziala, jaioterria eta adina). Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) 2017an egindako Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa erabili da informazio iturri gisa.

Gako hitzak: bizimoduak, desberdintasunak.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimodu saila, 2019.

 

Txostenerako sarbidea

14-29 urte bitarteko biztanleen elikadurari, jarduera fisikoari, aisialdiari eta atsedenaldiari buruzko inkestaren emaitzak aurkezten dira, baita horiekin lotutako beste elementu batzuei buruzkoak ere (obesitatea, dietak, gorputzaren pertzepzioa).

Inkestatik honako ondorio hauek atera dira:

  1. Dieta mediterraneoa onuragarria da osasunarentzat eta jarraibide bat eskaintzen du modu orekatuan jan daitezen elikagaien piramideko jakiak, baina dieta hori ez da berdin jarraitzen elkarrizketatuen adinaren edo sexuaren arabera. Neska gazteek koipe gutxiko elikagaiak (haragi zuriak) eta kaloria ekarpen txikikoak (barazkiak, arraina) aukeratzen dituzte. Mutil gazteek nahiago dituzte elikagai koipetsuagoak (haragi gorriak) eta kaloria gehiago dituztenak (lekaleak, fruitu lehorrak).
  2. Gorputzaren autopertzepzioak eragiten du dieta bat hastea edo uneren batean dieta bat egin izana. Pisu normala edo normopisua izanda ere, apur bat lodiak daudela uste duten emakumeen kopuruak –10 emakumetik 7k eta 10 gizonetik 3k–  berresten du emakumeen gainean presio sozial handiagoa dagoela.
  3. Egunean zehar egiten diren jardueren banaketa, ikasketak/lana eta aisialdia, etengabe aldatzen ari da. Nabarmenagoak dira aisialdian gertatzen ari diren aldaketak: egindako jarduera motak/dibertsifikazioa, haien maiztasuna, orduak. Pantailei begira emandako denbora kezkagarria da, sedentarismoa bultzatzen duelako, eta, aldi berean, beste arrisku batzuekiko esposizioa areagoatzen duelako, edo atsedenari/loari eskainitako orduak murrizten dituelako.
  4. Gazteen artean aisialdian gehien bat ariketa fisikoa egiten da, eta jarduera horrek konpentsatzen du jarduera nagusian –ikasketetan, lanean, etxean– dagoen ariketa falta.

Badira zenbait ohitura, hala nola elikadura, norberaren higienea edo gustuak, ikasprozesu isil eta etengabea dutenak; horietan osasunerako aktibo gisa esku hartzeko aukera handiak dituzte familiek, eskolak eta beste baliabide komunitario batzuek. Gure gazteen osasunarekin eta ongizatearekin oro har lotutako jokabideak hobetzeko lagungarria izanen da gurasoen gaitasuna hobetzea, bai eta osasunaren, hezkuntzaren, gazteriaren eta gizarte zerbitzuen arloetako profesionalen gaitasuna hobetzea ere.

Gako hitzak: Gazteria, elikadura, dieta mediterraneoa, jarduera fisikoa, dieta, aisialdia, atsedena, loa, gorputza.
Erreferentzia: Osasun Publikoaren Buletina, 88. zk., 2016ko maiatza

Informazio gehiagorako sarbidea

Nafarroako 14-29 urte bitarteko gazteek gehien kontsumitzen dituzten substantzia psikoaktiboen kontsumoari buruzko inkestaren emaitzak aurkezten dira (alkohola, tabakoa eta cannabisa).

Adinaren eta sexuaren aldagaiek esku-hartzeko gakoak eskaintzen dituzte: helduarora igarotzeko adinetan (24-29 urte) mutilek gehiago kontsumitzen dituzte substantzia guztiak, baina neska-mutil gazteagoen artean (14-17 urte) ezberdintasunak murriztu egiten dira, eta are gehiago, tabakoarekin gertatzen den bezala, alderantzizkatu egiten dira: neska adingabe gehiagok kontsumitzen dituzte.

Substantzia horien kontsumoarekin lotutako jokabideei eragiten dieten elementuak agertzen ari dira, eta agerian uzten dute zein garrantzitsua den zaintza sistemak mantentzea, garaiz identifikatu ahal izateko jokabide aldaketak, aztertutako substantziekin lotura dutenak:

  1. Tabakoaren kontsumoa egonkortu egin da, hainbat urtetan behera egin ondoren. Hala ere, biltzeko tabakoak gora egin du, naturalagoa delako ustearekin lotzen baita.
  2. Alkohola da gazteen artean gehien kontsumitzen den droga. Kontsumo patroi bat zabaldu eta finkatu da ehuneko handi batentzako (biztanleriaren 1/3): bat-bateko edanaldiak (binge edo mozkorraldiak) edo edanaldi arriskutsuak (gomendatutakoaren gainetik, graduazio altuko edari gehiagoren presentzia).
  3. Kanabisaren kontsumoa jaitsi da, baina hala ere gazteek gehien kontsumitzen duten legez kanpoko droga izaten jarraitzen du.

Arazoaren parte dira –baina baita konponbidearenak ere– gizartearen permisibitatea edo tolerantzia, bai eta uste eta diskurtso faltsuak ere, beti errealitatearekin bat ez datozenak. Osasun publikorako erronka da gizarte eztabaidan eta hausnarketan sartzea, bai eta drogen kontsumoaren aurrean adingabeak babesten lagunduko duten jarduketak proposatzea ere.

Gako hitzak: Gazteria, alkohola, tabakoa, kanabisa
Erreferentzia: Osasun Publikoaren Buletina, 89. zk., 2016ko abuztua

Informazio gehiagorako sarbidea