Adikzioak substantziarekin eta substantziarik gabe

Adikzioak substantziarekin eta substantziarik gabe

Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak “EDADES-ESTUDES Drogei buruzko Plan Nazionalaren Inkestak Nafarroan” txostena prestatu du, Drogei buruzko Plan Nazionalean lehenesten diren substantziei dagokienez Nafarroan dauden emaitza nagusiei buruz. Helburua da alkoholaren, tabakoaren, kalamuaren, zigarreta elektronikoen, hipnosedatzaileen eta edari energetikoen kontsumoaren adierazle nagusien denborazko seriea erakustea.

Txostenean, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, eta ESTUDESen bidez nerabeen artean eta EDADESen bidez helduen artean errepikatzen diren adierazleak bilatzen dira. Gainera, sexuen araberako erkaketa egiten da, eta Foru Komunitateko emaitza aztertzen da, Espainiako batezbestekoarekin alderatuta. Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura duten tresna da, eta haren xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.


Espainiako Alkoholari eta Drogei buruzko Inkesta (EDADES) bi urtean behin egiten da, 1995. urteaz geroztik. Familia-etxeetan bizi diren 15-64 urteko biztanleei inkestak egitean datza. Espainiako Bigarren Hezkuntzako Drogen Erabilerari buruzko Inkesta (ESTUDES) bi urtean behin egiten da, 1994. urteaz geroztik. Bigarren Hezkuntzako 14-18 urteko ikasleei ikastetxeetan inkestak egitean datza.


Gako hitzak: ESTUDES, EDADES, substantziadun adikzioak.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokia: “Drogei buruzko Plan Nazionalaren EDADES-ESTUDES Inkestak Nafarroan”.

 

2024ko tostenerako sarbidea

Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokiak “Jokabidezko adikzioak Nafarroan” txostena prestatu du, Osasun Ministerioaren ESTUDES eta EDADES inkestetan jasotako jokabidezko adikzioen emaitza nagusiei buruz. Helburua da substantziarik gabeko adikzioen adierazleak erakustea, arlo hauetan: dirua erabiliz jokatzea, joko problematikoa, Interneten erabilera konpultsiboa eta bideojokoen erabilera.


Txostena prestatzeko, erreferentziatzat hartu dira Osasun Ministerioak 2019tik egin dituen
Jokabidezko adikzioei buruzko txostenak, baina txosten berrian taula eta grafiko gutxiago erakutsi dira, kalitate irizpideak betetzeko, Nafarroarako datuak kalkulatzean egindako lurralde desagregazioa dela-eta lagina txikiagoa baita. Hautatutako adierazleak bat datoz Osasun Ministerioak Espainiako estatu osoari buruz argitaratutako txostenetan agertzen diren datuekin; beraz, Nafarroako emaitza nagusiak Espainiako batezbestekoarekin erka daitezke. Txostena osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura duten tresna da, eta haren xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.


Espainiako Alkoholari eta Drogei buruzko Inkesta (EDADES) bi urtean behin egiten da, 1995. urteaz geroztik. Familia-etxeetan bizi diren 15-64 urteko biztanleei inkestak egitean datza. Espainiako Bigarren Hezkuntzako Drogen Erabilerari buruzko Inkesta (ESTUDES) bi urtean behin egiten da, 1994. urteaz geroztik. Bigarren Hezkuntzako 14-18 urteko ikasleei ikastetxeetan inkestak egitean datza.


Gako hitzak: ESTUDES, EDADES, jokabidezko adikzioak.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Publikoaren Behatokia: “Jokabidezko adikzioak Nafarroan.”.

 

2024ko txostenerako sarbidea 

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.
Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.
Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.
Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan tabakoaren kontsumoari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Gazteriaren Osasunari buruzko Inkesta, Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Espainiako Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Droga Kontsumoari buruzko inkesta (ESTUDES), Alkoholaren eta Drogen gaineko Espainiako Inkesta, Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Europako hainbat herrialderen datuak, European Health for All databasen bilduak.
Gako hitzak: bizimoduak, tabakoaren kontsumoa.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.

2023ko txostenaren sarbidea
2019ko txostenaren sarbidea

 

2019an, Espainiako Bigarren Hezkuntzako Ikasleen Droga Kontsumoari buruzko Inkestaren (ESTUDES) azken edizioa egin da. 1994. urtetik Espainian bi urtez behin egiten ari diren inkesten barruan kokatzen da inkesta hori, eta helburu du Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren 14-18 urte bitarteko ikasleen droga kontsumoaren egoera eta joerak ezagutzea.
Inkesta horiek Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernu Ordezkaritzak finantzatzen eta sustatzen ditu, eta autonomia erkidegoetako gobernuen laguntza jasotzen dute (autonomia erkidegoetako drogei buruzko planak eta hezkuntzako kontseilaritzak), bai eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarena ere.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) edizio honetan lagin handiagoa finantzatu du Foru Komunitaterako: 52 ikastetxetako 2.353 ikasle hartu ditu. Nafarroako inkesta honen emaitzak 2020ko otsailaren 13an aurkeztu ziren.
Gako hitzak: bizimoduak, adikzioak substantziarekin edo gabe.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, 2020.

Prentsa oharra
ESTUDES 2018/2019 txostena Nafarroarako

 

Bizimoduak saila Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak egindako txostenen bilduma da, eta osasunarekin lotutako bizimoduen datu nagusiak erakustea du helburu, betiere Nafarroari dagokionez.
Txostenak monografikoak dira. Haietan, eskuragarri dauden azken datuak biltzen dira, Nafarroako egoera testuinguruan kokatzen da, beste errealitate eta azterketa maila geografiko batzuekin alderatuz, eta denboran zehar izandako joerak deskribatzen dira.
Osasun eragile guztiek –teknikariek, erakundeek eta herritarrek– eskura dituzten tresnak dira, eta haien xedea da ezagutzak zabaltzea, herritarren artean ongizate eta osasun maila handiagoak lortzen laguntzeko.
Txosten honek biltzen ditu azken urteetan egindako inkestetatik ateratako datuak, eta inkesta horietan alkoholaren kontsumoari buruzko galderak daude. Honako hauek dira datuen iturriak: Nafarroako Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa, Espainiako Bigarren Hezkuntzan egiten den drogen erabilerari buruzko inkesta (ESTUDES), Osasunari buruzko Espainiako Inkesta, Europako Osasun Inkesta Espainiarako eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) munduko datuak, Global Information System on Alcohol and Health (GISHA) delakoan bilduak.
Gako hitzak: bizimoduak, alkoholaren kontsumoa.
Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, Bizimoduak saila.


2018ko txostenerako sarbidea

 

 

Nafarroako 14-29 urte bitarteko gazteek gehien kontsumitzen dituzten substantzia psikoaktiboen kontsumoari buruzko inkestaren emaitzak aurkezten dira (alkohola, tabakoa eta cannabisa).
Adinaren eta sexuaren aldagaiek esku-hartzeko gakoak eskaintzen dituzte: helduarora igarotzeko adinetan (24-29 urte) mutilek gehiago kontsumitzen dituzte substantzia guztiak, baina neska-mutil gazteagoen artean (14-17 urte) ezberdintasunak murriztu egiten dira, eta are gehiago, tabakoarekin gertatzen den bezala, alderantzizkatu egiten dira: neska adingabe gehiagok kontsumitzen dituzte.
Substantzia horien kontsumoarekin lotutako jokabideei eragiten dieten elementuak agertzen ari dira, eta agerian uzten dute zein garrantzitsua den zaintza sistemak mantentzea, garaiz identifikatu ahal izateko jokabide aldaketak, aztertutako substantziekin lotura dutenak:
1.    Tabakoaren kontsumoa egonkortu egin da, hainbat urtetan behera egin ondoren. Hala ere, biltzeko tabakoak gora egin du, naturalagoa delako ustearekin lotzen baita.
2.    Alkohola da gazteen artean gehien kontsumitzen den droga. Kontsumo patroi bat zabaldu eta finkatu da ehuneko handi batentzako (biztanleriaren 1/3): bat-bateko edanaldiak (binge edo mozkorraldiak) edo edanaldi arriskutsuak (gomendatutakoaren gainetik, graduazio altuko edari gehiagoren presentzia).
3.    Kanabisaren kontsumoa jaitsi da, baina hala ere gazteek gehien kontsumitzen duten legez kanpoko droga izaten jarraitzen du.
Arazoaren parte dira –baina baita konponbidearenak ere– gizartearen permisibitatea edo tolerantzia, bai eta uste eta diskurtso faltsuak ere, beti errealitatearekin bat ez datozenak. Osasun publikorako erronka da gizarte eztabaidan eta hausnarketan sartzea, bai eta drogen kontsumoaren aurrean adingabeak babesten lagunduko duten jarduketak proposatzea ere.
Gako hitzak: Gazteria, alkohola, tabakoa, kanabisa
Erreferentzia: Osasun Publikoaren Buletina, 89. zk., 2016ko abuztua


Informazio gehiagorako sarbidea